Deep Purple Azkena Rock Festival jaialdian izango da
Bizkaie!
Deep Purple izango da azkenean irailaren hasieran egingo dan Azkena Rock Festival jaialdiko talde nagusia. Hasieran iragarritako taldea The Black Crowes izan zan arren, azkenean horreek ez dira izango Gasteizen eta, beraz, metal musikea jorratzen dauen talde beteranoak hartuko dau euren lekua.
Irailaren 2an izango da Deep Purpleen kontzertua Mendizabala gunean. Taldearen abesti klasiko ugari joko dabez, “Higway star”, “Child in time” eta “Hush” beste batzuen artean. 1968an sortu zan taldea Ian Gillan, Roert Flover Steve Morse eta Ian Paicek osotzen dabe gaur egun. Esandako moduan, heavy-metala eta hard-rock musika estiloak landu dabez eta munduko talde ezagunenetakoa dira.
Azkena Rock Festival jaialdian, Deep Purpleegaz batera, beste hainbat talde be agertuko dira taula gainean: Wilco, Queens of the Stone Age, Bad Religion, Monster Magnet, Juliette & The Lickers, Drive By Truckers, Electric Six eta Social Distorsion.