PayPal eta Google
Zer da Paypal?
Kreditu txartelen antzekoa da baina desbardintasun nabarmen bategaz: bertan pagetan diran komisinoak banketxekoakaz konparauta, nahiko txikiagoak dira. Banketxe tradizionalek badaukiez gastu batzuk: kontu korronteko mantenimentuak, akzinoetako komisinoak, depositoak ... PayPal sistemeak, barriz, ez dauka holakorik, bere negozioa hortik ez doalako. Erosketak sistema honen bidez pagau ezkero, ez da gure kreditu txartelaren zenbakirik emon behar. Adierazo behar doguna zera da: gure PayPal-eko erreferentzia. Gainera, ordainketa momentuan egiten da, txekeak baino arinago. PayPal dirua beste persona bati arin eta erraz bialtzeko be erabil daiteke.
PayPal-ek kontu mueta bi daukaz: personalak (dobanekoak dira baina ez dabez onartzen kreditu txartelez egindako ordainketak) eta Premier/Business muetakoak (hemen, dirua josoteagaitik zeozer pagau behar dogu). Lehen mueta hau da egokiena Interneten erosketak egiteko; besteak (Premier eta Business) eBay taldean erosketak egiteko edo Interneten negozioak egiteko (enpresa mailan) dira egokiak.
Sistema honetan, komisinoak saltzaileari kobretan jakoz (0,35 euro gehi transakzinoaren % 1,9tik % 3,4ra bitartekoak dira). Dibisak erabilten badira, % 2,5eko komisinoa kobretan da.
Sistema hau ‘eBay’ Interneten erosketak egiteko dagoan enpresarik handienetarikoan (enkanteak be egiten dira hemen) erabilten da batez be. Baina beste webgune batzutan be onartuta dago, ‘on-line’ operazinoetan. Datuen arabera, PayPal honegaz azken urtean egindako transakzinoen kopurua 24.000 miloe dolarrera heldu zan. Pastel gozoegia bakar batentzat. Eta hor hasi da Google be bere zatia esakatzen. Behintzat, hor dabilz euren sistemea preparetan eta PayPal-en lehiakide zuzena izango da, duda barik. Gozokiak guztion gustukoak dira eta ‘business is business’ lelopean inor ez da geldirik egongo mundu honetan.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Nahiz eta hasiera batean Internet informazino-bilaketak egiteko asmau, beste abantaila batzuk ikusi jakozan eta hor daukaguz aspaldidanik: informazinoa lortu, tramiteak egin, erosketaK egin... Guk erosketen inguruan egingo dogu berba.
Sareko erosketea pagetako orduan, normalean gure kreditu-txartela erabilten dogu eta banketxeko kontuaren gain doa tramitea. Baina 1998an beste sistema bat sortu zan eta handik hona, gaur egun mundu osoan 71 miloe pesonak dauka hemen izena emonda: PayPal, ordainketarako sistema elektronikoa.
2002ko bagilean 15 miloe personak erabilten eben, urrian eBay enkante enpreseak erosi eban sistemea eta gaur egun 45 herrialdetan dago zabalduta. Espainia mailan, 250.000 lagunek daukie sistema honetan izena emonda. Kontuan hartu behar da orain arte webgunea ingelesez egoala eta oraintsu urten dauela gaztelaniazko bersinoak: www.paypal.com/es.