Basques in the Philippines
Juan Sebastian Elkanoren eskutik sartu ziran euskaldunak Filipinetan. Getariako marinela Fernando Magallanesen espedizinoan sartu zan, munduari bueltea emoteko asmoagaz. Baina ez zan holan izan eta Magallanes Filipinetan hil zan. Elkanok espedizinoaren ardurea hartu eta munduari bueltea emotea lortu eban, 18 lagunegaz batera.
Nafarroako lurren ganeko ikerketea hasi ebanean, De Borja konturatu zan espedizinoko lau kide euskaldunak zirala: Elkano bera, Juan de Acurio, Juan de Arraita eta Juan de Zubileta.
Garai hareetan Filipinetara egindako espedizino ia danetan euskal jatorria eukan nonor egoan. Horreek kontu guztiak batzeko asmoagaz idatzi dau De Borjak Basques in the Philippines liburua, Nevadako Unibersidadearen eskutik. Filipinetako Makati City-n aurkeztu dabe eta bertan izan zan William A. Douglas, Euskal Ikasketa Guneko zuzendaria be.
Bizkaie!
Renon (Ameriketako Estadu Batuak), Nevadako Unibersidadean, Marciano R. de Borja ikerlariak eta historialariak 'Basques in the Philippines' liburua argitaratu dau. Lana ingelesez dago eta euskaldunek Filipinetan bizitakoak aztertzen ditu. William A. Douglas, Unibersidadeko Euskal Ikasketa Guneko zuzendari emerituak lagundu deutso eta makinatxu bat urtetan egindako lana daborduko kalean dago.
Orain hamabost urte jaio zan euskaldunek Filipinetan euken presentzia aztertzeko proiektua, Iruñean. Bertan, De Borjak Geografia eta Historia ikasketak egin ebazan eta, euskaldunek ugarte hareetako bizimoduan euken eraginaz jaubetuta, lan hau egitea erabagi eban.