Zenbat Garagaz udea euskeraz
Barnetegiak
Bakaikun (Nafarroa) abuztuaren 1etik 13ra eta abuztuaren 16tik 28ra; Ondarroan (Bizkaia) garagarrilaren 1etik 13ra eta irailaren 5etik 17ra eta, aurten lehenengoz Bilbon, garagarrilaren 5etik 30era eta irailaren 19tik urriaren 1era (ikasleak etxera joango dira lotara) Barnetegiak izango dira. EGA, HE1 eta HE2 mailak eskainiko dira, hainbat osteratxugaz batera, mendira, hondartzara...
Gazteek be izango dabe aukerea udan barnetegian euskeraz biziteko, bai Nafarroako Bakaiku herrian zein Bilbon. Holan, 16 urtetik aurrerako gazteek garagarrilaren 5etik 30era eta abuztuaren 29tik irailaren 10era egonaldia egin ahal izango dabe.
Bizkaie!
Zenbat Gara alkartea eskaintza bereziagaz eta zabalagaz jatorku aurtengo udan. Haur, gazte zein heldu; bakarka, taldeka zein familia giroan; Bilbon, Nafarroan zein Ondarroan, euskerea ikasteko aukera ugari eskaintzen ditu.
Oporraldia familian eta giro euskaldunean pasetako aukerea izango da garagarrilaren 11tik abuztuaren 6ra Aurizberrin (Nafarroa). Umeek kirola egin ahal izango dabe, gurasoek kontzertuez gozetan daben bitartean.
Udea euskerea ikasteko erabili gura dabenentzat, ikastaro trinkoak edo barnetegiak izango dira. Gabriel Aresti Euskaltegiak ikastaro trinkoak antolatu ditu garagarrilaren 1etik 29ra bitartean, abuztuaren 1tik 30era eta irailaren 1etik 28ra. Honegaz batera, helduentzako tailerren eskaintzea be udan izango da. Internet, masajea, ludotekea, dantzea, euskal musikea, serigrafia, euskal lanbide eta ohiturak, kantagintzea, argazkigintzea, euskerearen mundua, literaturea... euskeraz egiteko aukerea eskaintzen dabe tailerrok.