Euskaldunok munduan  IV. urtea // 117. zenbakia

Nevadako euskaldunek Euskal Jaialdia ospatu dabe


Iratxe Ormatza

Nevada osoko euskaldunak Winnemucara joan ziran hango ‘Winnemuccca Basque Festival’ ospatzeko. Jaia bertako euskal etxeak antolatu eban, James Iturralde jaialdiko aurkezleak esan ebanez: ‘hainbat lekutatik etorrita gaur batu gara …euskaldunak izateko’.

Jaialdian, Winnemucako euskal etxeko Irrintzi taldeko kideek han batu ziranen aurrean egin eben jantzan. ‘Gernikako Arbola’ kantea be entzun zan, baita makinatxu bat irrintzi be. Urtero egiten daben lez, irrintzi txapelketea egin eben. Ez zan izan txapelketa bakarra: nagusiak soka-tiran ibili ziran, eta aizkolariak be nor baino nor ibili ziran. Horren guztiaren ostean, Euskal Herriko musikeaz gozau eben bertara joandakoek.