Kulturea  IV. urtea // 116. zenbakia

Ibilaldia'06 Elorrion


Udako oporraldian indarrak hartu eta irailean bete-betean hasi beharko dabe lanean. Ilusinorik, behintzat, ez jake falta. Euren berbatan igarten da: ‘hemen gagoz, elorriotarrak gara eta elorriotar zein inguruko guztientzako Ikastolea hemen daukazue. Geurea zeurea da; etorri, ezagutu gaizuez eta, ondo baderitxazue, batu zaiteze batzen gaituenera! Ibilaldia 2006 Elorrion, non bestela?

Bizkaie!

Lehenengo Ibilaldia Uribe Kostako Ikastolek antolatu eben Getxon 1978an. 1980tik aurrera, Bizkaiko Ikastolen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da euskaltzale guztientzat.

Aurtengoa oraintsu izan da baina daborduko datorren urtekoaren antolaketea martxan dago. Elorrion izango da, maiatzaren 28an. Txintxirri Ikastolea arduratuko da 28. edizinoaren antolaketeaz. Logoa eta leloa aurkeztu barri dabez eta lanean buru-belarri sartu dira daborduko, oraindino urtebete falta dan arren, egin beharreko asko dagoalako.

‘Batzen gaituena…’ leloagaz, XIX. mendeko jauregi batean dagoan XXI. mendeko ikastolea eregitea da helburua. Durangokoaren antzera, bostekoa emoteko prest egongo dira ikastolako kideak eta antolatzaileak proiektuan parte hartu gura daben guztiei. Bien biitartean, ‘kalidadezko hezkuntza euskalduna eskaintzea daukagu helburu. Ikasleak baino, personak hezi gura doguz, etorkizuneko gizarte hobe baten eragileak izango diran horreetarikoak.’