Armairutik epaitegira
Esaten neban normaltasunerako bide luzea falta jakula. Sarri askotan, lagunartean edo txisteak kontetako orduan, badagoz oraindino homosexualidadearen ganean errespetu bako pasadizoak. Ez dogu pentsetan gure inguruan dagoan nonor, laguna, familikoa, lankidea... mindu egin geinkela holako kontuakaz.
Egoerea normalizetako bidean, homosexualen kolektiboek ezkontzarako eskubidea aldarrikatu eben. Izatezko bikotea eratu ahal izatea pausu garrantzitsua izan zan, duda barik, baina ez azkena.
Kontserbadoreak eta, batez be, Eleiza Katolikoa kontra agertu dira. Homosexualei errespetua zor jakela aldarrikatu eben, baina ezkontzearena gehiegizkoa zala uste dabe. Kalera be urten dabe, gotzainak buru zirala. Aitatu behar da Euskadi eta Catalunyako gotzainak ez zirala manifestazinoetara joan. Kontu honeetan be, nazino historikoak aurretik agertu ziran!
Kontuak kontu, manifestazinoek ez eben ezertako balio izan. Legea onartu eben eta indarrean dago. Hemendik gitxira, gero eta gehiagok egingo dabe armairutik epaitegirako bidea. Familia apurtu egingo da horren ondorioz? Ez dot uste. Familia tradizinonala eredu posible bat baino ez da. Badagoz guraso bakarra daukienak, badagoz ezkontzen ez diranak, badagoz dibortzioaren ondorioz sortu leitekezan konbinazino guztiak, badagoz umeak adoptetan dabezanak eta orain badagoz bikote homosexualak (modu ofizialean, modu ofiziosoan beti egon dira eta). Familia krisian ete dago? Ez horixe, familiak formula aberasgarriak hartu izan ditu azken urte honeetan eta gizartea bera bezain anitza bihurtu da.
Iñaki Atxutegi
Joan dan astean legeztatu ziran Madrileko Diputaduen Kongresuan sexu bereko ezkontzak. Komunikabide batzuen arabera, kontserbadoreak matxinatzeko bidean dagoz. Gure ingurura begiratuta, ez dau emoten jazoereak horrenbesteko zalapartea sortu dauenik. Kasu honetan be, gizartea politikoen aurretik joan da.
Apurka-apurka, gure inguruan homosexualidadea onartu egin da. Ez dot esaten homosexualak normaltasun osoz hartzen doguzanik, baina bai hareen egoerea lehen baino askozaz hobea dala. Oraindino, normaltasunera heldu arte bide luzea geratzen da. Oso jente gitxi dator bat Aquilino Polaino moduko personaien eretxiagaz. Beste modu batean esanda, barregurea emoten dau homosexualidadea gaixotasuna dala pentseteak.
Komunikabideek eragin handia euki dabe homosexualidadea normalizetako bidean. Fikzinoan, telebistatan ikusten doguzan telesailetan, homosexuala persona ‘normala’ izaten da. Holan, zorotzat hartu barik, beste edozein moduko persona legez hartzen ikasi dogu, euren arazo eta sentimentuakaz.