Musikea  IV. urtea // 116. zenbakia

Euskal Herria Zuzenean 2005


Azken buruan, antolatzaileek azpimarratu gura izan dabe EHZ ez dala gazteentzako jaialdia bakarrik, izan be, familia osoarentzat be oso aproposa da, umeentzako eta helduentzako egitarau mamitsua preparau dabe eta.

Gotzon Uribe

Garagarrilaren 1, 2 eta 3an Zuberoan izango dan Euskal Herria Zuzenean jaialdiak programazino aberats eta eklektikoa eskainiko dau eta "World Company-aren kontrako Herrien Eurock"-a aldarrikatzen segiduko dau. Gauzak holan dirala, aurten Indauze-Mendin ospatuko da jaialdiaren 10. urteurrena.

Musika programazinoari dagokionean, artista ezagunak izango dira bertan, Svinkels, Maceo Parker, Che Sudaka, High Tone, Luke, Skunk, Zea Mays, Sinclair, Bikini Machine, ETHS, Niko Etxart, Wolfunkind, Didier Super, Elisa do Brasil eta beste hainbat talde eta musikari arituko dira garagarrileko lehen astegoienean, EHZ jaialdian. Cabaret atalean, barriz, ondokoak nabarmenduko geunkez: Amaren Alabak, Daniel Helin, Izate, Maksagar Taldea, Marc Peronne, Mal de Ojo, Willis Drumond, Okabe, 26 Pinel, Didier Super eta Karidadeko Benta. Antzerki eta umeentzako ekitaldien arloan be makinatxu bat ekitaldi izango dira ondoko artisten eskutik: Les Kag, Freddy Coudboul, Euskara Lardaxkatzeko Manerak, Asisko Urmeneta eta Kike Amonarrizegaz, Koldo Amestoy ipuin kontalaria eta Pantxix Bidart, Beltzeria, Deabru Abilak, Xiba, Zuberoako haur musika taldea edota Les Petits Debrouillards, Donibane Lohitzuneko haur antzerki taldea.

Bestetik, aurten, presoen aldeko aldarrikapena egiteaz ganera, bi gai nagusi landu gura izan dabez: euskerea eta emakumeen eskubideak.

Horrezaz ganera, bio-herrixka bat antolatuko dabe. Bertan energia barriztagarriei eta birziklatzeari buruzko aukeren barri emotea da asmoa. Taberna alternatiboa be hor izango da. Taberna horretan, kanpoko eta bertako fruten ura, soda, ardao, garagardao eta sagar ardaoak salduko dabez.