'Argentinan Euskaraz' egitasmoko ia 50 irakasleek hartuko dabe parte Paranako barnetegian
Bizkaie!
Argentinako Euskal Erakundeen Federazinoko (FEVA) Euskara Sailak Ibai Guren euskal etxea aukeratu dau aurtengo barnetegia antolatzeko eta, beraz, euskera ikastaro trinkoa egingo dabe Paranan garagarrilaren 17tik 24ra. 'Argentinan Euskeraz' egitasmoan buru-belarri dabizan irakasle guztiek hartuko dabe parte bertan. Barnetegian 40 irakasle baino gehiago batuko dira Euskal Herritik joandako irakasleen eskolak jasoteko. Horrezaz ganera, Argentina osoan euskerea irakasten ari diran irakasleek aukera ezin hobea izango dabe bizipenak alkarri kontetako.
Ibai Guren euskal etxean oso pozik dagoz barnetegia antolatzeagatik eta bide batez, Paranako herritar guztiei euskerea bizirik dagoala eta apurka-apurka gora doala erakutsi gura deutse.
Orain 44 urte, Ibai Guren euskal etxea sortu zan urtean hasi ziran Paranan euskera eskolak emoten eta, gaur egun, Concordiako, Santa Feko eta Rosarioko euskera ikasleak be Ibai Gureneko kideak dira.