Eskoriatzar baten alabea da Latinoamerikako andrerik aberatsena
2005-02-11 00:00 Euskaldunak munduan
Forbes aldizkariaren esanetan, harrigarria da Emilio Azcarraga Jean Televisako presidentea ez egotea. Gaztelaniazko komunikazino talderik garrantzitsuena da Televisa eta, beste batzuen artean, Slim Helu eta Maria Asuncion Aramburuzabala bera dira akziodunak. Lorenzo Zambrano Cementos Mexicanos (Cemex) enpresako presidentea eta Eugenio Garza Laguera Alfa Taldeko presidentea be agertzen dira Forbes-en zerrendan, baina Maria Asuncion Aramburuzabala da emakume bakarra, 1.500 milioi dolarregaz. Dirutza hori Felix Aramburuzabala Lazcano-Iturburuk (Eskoriatza, 1866 - Mexiko 1972) egin eban batez be. Braulio Iriarte nafarrak sortutako Modelo ...
Arzallus eta Artetxe izan ziran onenak Iparraldeko kanporaketan
2005-02-11 00:00 BertsolaritzeaBizkaie!
Amurizaren iraultzeak 25 urte
2005-02-11 00:00 Bertsolaritzea
Bertsozale gehienek ondo hartu eben Xabierren txapela. Ondo egin eban, ze letxe! Eta ondorio garrantzitsuak itxi ebazan bere bertsokerearen eta lanketearen barri jakiteak: Amurizak ikasi egin badau, neuk be ikasi eta bertsotan egin neike? Eta Amurizak pozik erantzun eban: Ni ahaleginduko nok erakusten, gero hire kontu ikasten doken ala ez. Eta holan sortu ziran 80ko hamarkada hasikeran bertso-eskola asko. Amuriza irakasle joan eta gero sortu ziran batzuk eta lehenago sortuta ziran apurrentzat be bultzakada ederra izan ziran txapeldunaren teoriak. Hiztegi ...
Jateko pozoituak
2005-02-11 00:00 txutxu-mutxuan
Isilpeko intoxikazinoa
Elikagaien oihan honetako benetako arriskua ondokoa da: gaur egun kontsumitzaileok ez dakigula onaren eta txarraren artean bereizten. Adituentzat be gatx-gatxa da hainbat alergia, gorabehera hormonal edo bizienen benetako jatorria non dagoan jakitea. Arazoa da fruten eta barazkien hazkuntzan erabili ohi diran pestizida, fungizidak eta bestelako produktu kimikoak gorputzaren ehunetan gitxika-gitxika metatzen doazela eta sintomak ez dirala epe laburrean agertzen. Jatekoen bitartez urteetan produktu honeen kantidade handiak iruntsi eta gero baino ez gara gaixotuko. Isilpeko intoxikazino baten antzekoa da ...
Urtarrilaren 19an hasi zan Zinegoak jaialdia
2005-02-11 00:00 Zinemea
Bigarren asteko egitaraua
Astelehenean, hilearen 24an
Portugaleten, Santa Klara Hiriko Kulturtegian, 20:00etan.
- LB Profilaxis
- LB Cerrojos
- D Sentenciados sin juicio
Martitzenean, hilearen 25ean
Leioako Kultur Aretoan, 20:00etan.
- LB Maricón
- L LIE
Sestaon, Musika Eskolako Ekintzen Aretoan, 19:30etan.
- LB Maricón
- LB In their absence
- LB Sing sing sing
- LB Implicación
- LB A different war
- D El Che de los gays
Eguaztenean, hilearen 26an
Leioako Kultur Aretoan, 20:00etan.
- LB ¿Con qué la lavaré?
- LB Christopher & Gordy
- D Soy ...
Gegen die wand (Hormaren kontra)
2005-02-11 00:00 Zinemea
Berlinen filmik onenari emoten jakon Urrezko Hartza irabazi ostean, gure aretoetara heldu da Hanburgon jaio baina jatorriz turkiarra dan Fatih Akin-ek zuzendutako “Gegen die wand” film garratza.
Pelikuleari sei gizonek eta andre batek osoturiko musika talde turkiar baten bitartez ekingo jako. Musikariak Istanbulen dagoz eta kantearen letreak ostean ikusiko dogun maitasun istorioaren jarraibideak emongo deuskuz. Kanta hori kamereari begira abesten da eta, beraz, ikus-entzuleoi zuzenduta dago. Filma kontetako fase edo atal bakotxari abestiaren lerroalde baten bitartez emon jako hasikerea.
Zinegileak ...
LinEx, Guadalinex, Molinux eta Ginux
2005-02-11 00:00 sarean
Eta jakina, gu geu be ez gara atzean geratuko, ezta? Hor doa ba Gipuzkoako Foru Aldundia beraren asmoagaz: lurraldeko udaletxeetan erabilteko, “Ginux” euskerazko sofwarea sortu dau. Eusko Jaurlaritzeak, beraren partetik, soft librearen aldeko interesa erakutsi dau, edo behintzat hori esaten da. Hor dago, berbarako, Euskalduna Jauregian Richard Stallmanek emondako berbaldia. Batzuk izen hau ez badabe entzun, jakin dagiela Stallman jauna soft librearen mundutxu honetan “guru” edo ideologotzat joten dala.
Honen inguruan, istorio xelebre bat be badago: Stallman Bilbora etorri, politikari ...
EHUko eraikinetan WiFi konexinoak egongo dira
2005-02-11 00:00 sareanEHUko guztiek (60.000 persona baino gehiago, ikasle, irakasle eta administrazinoko beharginak tartean) kode personal bat eukiko dabe WiFi loturak egin ahal izateko. Kode horrek Internetera sartzeko eta EHUko barruko sarean dagozan informazinoak ikusteko aukerea emongo dau. Zerbitzua unibersidadean bertan dagozanentzat edota beste edozein arrazoi dala eta bertan egon behar dabenentzat egongo da eskuragai. Hori bai: azken honeentzat Internetera sartzeko baino ez dau balioko (eta ez da gitxi) eta horretarako bonoak erosi beharko dabez.
Proiektu hau egiten danean, EHUk eukiko ...
‘Aurretik 120.000 kilometro eta 80 herrialde daukaguz tandem ganean egiteko’
2005-02-04 00:00 Bidaide
Zuen proiektua sinistu ere egiten ez dauan jentea egon badagoala...
Eneko: Bai, eta normala da. Horren proiektu luzeak eszeptizismoa sortarazoten dau. Baina nik daborduko emon deutsat munduari bueltea bizikleta ganean eta hori berme garrantzitsua da. Lau urtez egon nintzan globoan zehar pedalei jo eta ke, hasieran sei hilabetetan Turkiara heltzeko amesa baino ez baneukan be.
Ganetik azalduta, zein izango da ibilbidea?
E: Ufff. Oso gatxa da azaltzea. Gasteizetik Madrilera joango gara, eta handik Lisboara. Antartika aldera hegazkinez joan ostean, Amerika ...
Behi buztana ardao baltz saltsan
2005-02-04 00:00 Jan edanak
Behi buztana ardao baltz saltsan
Osogaiak: (4 lagunentzat)
Behiaren buztana (kilo bi).
Kipula bat.
Porru bi.
Azenario bat.
Piper berde bat.
Zazpi berakatz ale.
Piper gorri bi.
Hiru litro salda.
Litro erdi ardao baltz.
Uruna (100 gr.).
Oliba orioa.
Gatza.
Zelan egin:
Lehenengo eta behin, buztana hazur artetik ebagiko dogu. Ostean, gatza bota eta urunetan pasau. Gero, zartagin baten prijituko dogu, kolorea hartu arte.
Bien bitartean, kazuela batetan ...
‘Metamorfosis, Basicamente Lento’, Doctor Deseoren ikuskizuna
2005-02-04 00:00 Musikea
Zea Mays-eko Aiora Rementeriaren ahotsagaz, musikearen eta antzerkiaren arteko buztarketea eskaintzen dau Doctor Deseok lan honetan. Ander Lipus-en zuzendaritzapean, kanta trankil ugari joten dabez, 20 baino gehiago. Hori dala eta, kontzertura trankil joan behar da, pare bat ordu baino gehiagoko ikuskizuna da eta. Tartean Mikel Piris saxoa eta flautea joten ibiliko da. Egindako lana DVDan grabauko dabe, eta edozeinek erosi ahal izango dau edonoiz ikusi ahal izateko.
1987an atara eban lehenengo diskoa taldeak, ‘Doctor Deseo’ izenagaz. Garai hareetan ‘euskal rock ...
Memoriaren lapurretea (Salamancako agirien harian)
2005-02-04 00:00 Antxinakoak Geurera
Zer dago Salamancan Euskal Herriari buruz?
1989an Juan Carlos Jimenez Aberasturi, agiritegiko beharginak 4.000 agiri egozala adierazo eban, danak 259 kaxatan batuta. Agiriak 1898tik 1939ra bitartekoak izan arren, gehienak Gerra Zibilaren sasoikoak ziran (1936-37). Orduko alderdi politiko eta sindikatu guztietako (EAJ, PSE, ANV, PCE, Izquierda Republicana, Comunion Tradicionalista, UGT, ELA…) agiri asko egozan: bazkideen zerrendak, aktak, karnetak, eta bestelakoak; horreekaz batera, Eusko Jaurlaritzearen aurretik eratutako Guda Batzordeko hainbat agiri be baegozan eta gudarien batailoietako zerrendak, nominak, fitxak edo presoen ...
Hamaika euskal artista gazte, mundutik Bilbora
2005-02-04 00:00 Kulturea
Lehen esan dogunez, 2001-2002 urteetan saritutakoen artean danetarik ikusi geinke: argazkiak, irudiak, instalazinoak, bideo-emonaldiak eta performanceak. Lan horreek guztiak urtarrilaren hasieran argitaratuko dan katalogo baten bilduko dira, beste hamaika kritikarik egindako iruzkinei esker.
Rekalde aretoko erakusketak irauten dauan bitartean, artxibo paralelo bat sortuko da, zuzenean zein zeharka bekakaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoakaz zerikusia daukan guztiak bere eretxia adierazo ahal izateko. Modu horretan lortu gura dana da lan baten atzean ezkutauta dagoan guztia argi eta garbi erakustea, jenteak ulertu dagian ...
Leire Intxausti: 'AEBetan pobrezia eta aberastasuna alkarren ondoan bizi dira'
2005-02-04 00:00 Euskaldunak munduan
- Zerk erakartzen zaitu gehien?
Hango libertadea. Ez dakit libertadea berbarik egokiena dan. Libertadea, zein zeintzutan? Han jenteak aurreretxi gitxiago dauka, eta horrek, akaso, hartu-emonak errazten ditu. Hemen baino zabalagoak dira. Beharbada, ha uri handi bat dalako, eta mundu guztiko jentea dagoalako. Ha Karibea da eta horrek zerikusia eukiko dau segurutik. Han eskemak apurtu egin dira: mueta askotako familia eta bikoteak dagoz. Karibeko jente asko dago, Kubako jenteaz gan, Jamaikakoak, Haitikoak, Kaiman ugartekoak…; eredu eta kultura oso desbardinak ikusten dozuz.
- Zelakoa ...
Begetarianismoa: bizitzeko modu bat
2005-02-04 00:00 Jan edanak
Dieta begetariano mueta desbardinak dagoz:
- Begetalianoa: barazkiak bakarrik jaten dabez.
- Lakto-begetarianoa: barazkiak eta esnekiak jaten dabez.
- Ovo-lakto-begetarianoa: barazkiak, esnekiak eta arrautzak jaten dabez.
Hau sailkapen nagusia da, baina gero, logikoa dan moduan, munduko leku bakotxean modu bateko edo besteko barazkijaleak dagoz, lekuan lekuko jakien arabera (Indian eta Euskal Herrian bizi diran persona barazkijale bik ez dabez jaki bardinak jango) eta norberaren erabagien arabera (berbarako, persona batek nekazaritza ekologikoan sortutako elikagaiak bakarrik jatea erabagi leike).
Jateko modu bat baino ...
Tierra Santa eta Flyin Freak taldeek bira erraldoiari ekingo deutsie
2005-02-04 00:00 Musikea
Flyin Freak:
Idi Bihotz eta Noraezean taldeetan ibilitako hainbat musikari beteranok FLYIN FREAK taldea sortu barri dabe: Mikel Bazar (ahots nagusia), Pedro Hermosilla (gitarra erritmikoa), German Ulazia (teklatua), Gorka Bizar (baxua) eta Albaro Alonso (bateria).
Heavya, metala eta power metala oinarritzat hartuta, ingelesez kantetan dabe, euren asmoa ahalik eta urrunenera, Europako nahiz Europaz kanpoko herrietara heltzea da eta. Asmo horregaz kaleratu dabe lehenengo diskoa: It’s the time. Oso abesti luzeak dira (The Last Paradise kantua bederatzi minutukoa da), luzeak ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4191
4192
4193
4194
4195
4196
4197
4198
...
4277
4278
4279
4280
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...