Euskaldunok munduan
IV. urtea // 117. zenbakia
Oteiza: Mitoa eta Modernismoa New Yorken
Iratxe Ormatza
‘Oteiza: Myth and Modernism’ (‘Oteiza: Mitoa eta Modernismoa’) erakusketea antolatu dabe Margit Rowellek eta Txomin Badiolak New Yorkeko Guggenheimn museoan. Aurretik, erakusketea Bilboko Guggenheim museoan egon zan eta arrakasta handia euki eban.
Garagarrilaren 1ean zabaldu dan New Yorkeko erakusketea Jorge Oteizaren ganean AEBetan egin dan lehenengoa da. Helburua Oteizak forma eta kontzeptuetan egin eban bilakaerea erakustea da eta, era berean, egin eban progresino experimentala plazaratzea. Oteizaren ganeko erakustaldia Solomon R. Guggenheim museoaren azken pisu bietan egongo da, garagarrilaren 1etik abuztuaren 24ra arte.