Bertsotan  IV. urtea // 117. zenbakia

VII. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketea

Sariak

- Helduentzat:
1.saria: txapela, 1.200 € eta oroigarria.
2. saria: 900 € eta oroigarria.
3. saria: 600 € eta oroigarria.

- Gazteentzat:
1. saria: txapela, 300 € eta oroigarria.
2. saria: 150 € eta oroigarria.
3. saria: 90 € eta oroigarria.

Oharra: Bertso-jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso, halandaze lortzen dauen saririk handiena emongo jako.

Sari emotea

• Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak 2005eko abenduaren 10ean emongo dira, Algortako Getxo Antzokian, 19:00etan hasita, AHOBIEN GALA ekitaldiaren barruan.
• Epaimahaiaren erabagia aldaezina izango da.
• Epaimahaiak sariren bat jaberik barik itxi leike, bai eta akzesit bat edo beste emon be.

Lanen jabetza eta bestelakoak

• ALBEk izango dau aurkezturiko edozein lan argitaratzeko eskubide osoa.
• ALBE izango da saritutako eta argitaratutako lanen jabe.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau honeek guztiak onartzea dakar. Arautegi honetan jasoten ez dan edozein gorabeheratan, ALBEk izango dau erabagiteko ahalmena.

ALBE
www.albegetxo.net

Deialdi honen bitartez, zuen bihotza suspertu gurako geunke, barru-barrutik idatzi daizuezan euskaldun guztien bihotzetan eragiteko moduko bertsoak. Era berean, esan gura deutsuegu hemendik aurrera lehiaketa hau urte birik behin eratuko dala; halandaze, gogoan izan urte bakoitietan Balendin Enbeita zanaren omenezko lehiaketa honetan zuen bertsoak jarteko aukera parebakoa izango dozuela.

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek parte hartu leikie. Edadearen arabera, atal bi bereizi ditugu:
• Helduak: 18 urtetik gorakoak.
• Gazteak: 18 urtera artekoak, 2005ean 18 beteteen dabezanak be bai.

Egin beharreko lana

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
• Helduen atalean, parte-hartzaile bakotak gitxienez 8 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 12.
• Gazteen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 6 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 10.

Parte-hartzaile bakotzak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez.

Epea eta baldintzak

• Lanak jasoteko azkeneko eguna, 2005eko irailaren 1a izango da.
• Bertso guztiak barriak izatea nahitaezkoa izango da, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Nora eta zelan bialdu

• Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu zeinkiez. Posta arruntez bialtzekotan, bertsopaperean ez da egilearen izenik agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/faxa/e-maila aparteko gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dela. Gutunazal bien egilea zein ataletara aurkezten dan ipini behar da. Hona hemen helbidea:

Balendin Enbeita VII. Bertsopaper Lehiaketea
Algortako Bertsolari Eskola "ALBE"
12. posta kutxa
48990 Algorta/GETXO – BIZKAIA

• Bertsoak posta elektronikoz bialdu gura izan ezkero, Word formatoko dokumentu bi bialdu behar dira. Batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean goitizena eta norberaren zehetasunak. Hona hemen helbide elektronikoa: albegetxo@euskalnet.net