Jan-edanak  IV. urtea // 117. zenbakia

Ardaogintzea eta mahastizaintzea arautzeko lege proiektu barria Nafarroan


Edozelan be, aztertzen gagozan Foru Legeak lau atal ditu:

- Lehenengo atalean, legearen eremuak eta definizino orokorrak zehazten dira.

- Bigarrenean, mahastizaintzea eta mahats mueten inguruko erregistroa arautuko da.

- Hirugarrenean, Nafarroan eginiko ardaoen gaineko babesa bermatuko da, berton egindako ardaoak eta beren beregi, Nafarroa edo Errioxa izendapena dabenena (Nafarroan egindakoak) eta baita Cavarena be. Horrezaz ganera, bidea egiten da gaur egun jatorrizko izendapena dana etorkizunean kalifikatua izan daiten.

- Laugarrenean, konsumitzaileakanako babes sistemea arautzen da eta legea beteko dala bermatu; kontuak kontu, betebeharrak, ikuskapenak eta isunak arautuko dira.

Azken buruan, lege honek ekarriko dauen beste barrikuntza bat izango da kontseilu erregulatzaileak administrazino publikoaren barruan egongo dirala eta ez kanpoan.

Imanol Sarasola,
enologoa

Nafarroako gobernuak ardaogintzea arautzeko Lege Proiektu Forala onartu dau eta lege honen bidez arautu nahi dira Nafarroa osoko mahasti eta ardaogintzearen inguruko gorabehera guztiak, jakina, komunidadearen lege eta aplikazinoaren arabera. Izan be, Nafarroan 24.111 hektarea mahasti dagoz landatuta, honeetatik 17.934 “Navarra” jatorrizko izendapenean eta ganerako 6.177 hektarea “Rioja” izendapenean.

Nafarroan egindako ardaoak, espainar estaduan egindako kalidade gorenekoenen artean sailkatuta dagoz eta salmentak bai estaduan eta baita nazinoartean be gorantz doaz.

Zehatz esateko Nielsen deituriko 2003ko txostenaren arabera, Nafarroako izendapena dauen ardaoaren salmenten gorakadea oso esanguratsua da. Horrezaz ganera, elikadura arloan ardao gorri eta baltz gaztearen konsumoak gora egin dau. Hostalaritza arloan be, nahiz eta aurreko ardao gazte horreek gitxiago saldu, kriantzen salmentak gora egin dau.

Aitatutako txostenagaz jarraituz, botilaratutako ardaoaren salmentek be gora egin dabe; horren erakusgarri: 1987an saltzen zan ardaoaren % 33 baino ez zan botilaratzen; 1990ean, % 52 eta 2004an, barriz, ia-ia % 90 botilaratu da.

Azken urteotan botilaratzen dan ardao kantidadearen % 67-68 estaduan saltzen da eta ganerakoa kanpoan. Kanpoan saltzen dana, komunidadeko herrialdeetara doana % 79 inguru da eta ganerakoa Estadu Batuetara eta Asiako herrialdeetara.

Nafarroako Gobernuak onartu dauen Lege Foralaren helburua, Nafarroako ardaoen kalidadea eta honeen salmentea suspertzea izan da. Era berean, konsumitzaileei begira, bertoko produktu baten ezaugarriak bermatu gura izan dira.

Orain dala gitxira arte, Nafarroan ardaogintzea arautu dauen legea espainiar estaduko 1970eko legea izan da, mahasti, ardao eta alkoholen estatutoa deiturikoa. Gerora, lege hau 2003an, mahasti eta ardaoaren legea deiturikoak ordezkatu eban.