Musikea  IV. urtea // 117. zenbakia

The Offspring taldearen kantu zahar eta barriak Greatest Hits diskoan


Kontuak kontu, taldearen historia laburbiltzea da helburua. 1984an, Dexter Holland eta Greg Kriesel institutuko lagunak ziranean, punk rock musikea egiten eban Social Distorsion taldearen kontzertura joan ziran. Emonaldiaren ostean, taldea sortzea erabagi eben, Noodlesegaz batera. San Frantziskon eta inguruetan hasi ziren joten eta 1986an, The Offspring izena hartu eben.

Bizkaie!

Hogei urtetik gorako ibilbide profesionalean egindako kantu onenak batzea eta tartean barriren bat be sartzea erabagi dabe The Offspring kaliforniarrek 'Greatest Hits' izeneko diskoan.

Bildumako kantu zerrendan, 'CanĀ“t Repeat' aukeratu dabe Greatest Hits zabaltzeko, taldearen kantu barria. Jarraian, The Offspringen ibilbidean oso garrantzitsuak izan diran hiru kantu dagoz: 'Come Out And Play', 'Seekf Esteem' eta 'Gotta Get Away, Smash diskokoak danak. Disko arrakastatsua, izan be, 11 miloe ale baino gehiago saldu ebezan. Bilduma disko barrian, 'All I Want', 'Gone Away', 'Pretty Fly', 'Why Don't You Get a Job?' eta 'The Kids Aren't Alright' kantu ezagunak be topauko ditu zaleak eta 'Defty You' izenburukoa be bai, 2001ean 'Orange County' telesailaren soinu bandako konposizinoa .

Beste alde batetik, 'Dexter & Noodles - Stories Behind The Songs' izenburuko DVDa kaleratu dabe taldearen historia eta gorabeheren barri emoteko. Dexter Holland eta Noodles, taldeko abeslariak eta gitarristeak abestien ganeko kontuak azaltzen dabez; bata bestearen ondoan jesarrita ageri dira, eta diskoko kantuak aztertzen dabez banan-banan, baita konposizino-teknikak be.