Madagascar
Azken urteotan makina bat izan dira ordenadore bitartez oso-osoan egindako filmak. Orain arte emoitzak oso errentagarriak izan dira estudioentzat, baina azken sasoian egin diran pelikulak ez dira aparteko beharrak izan. “Robots-en” moduko pelikulek gainbeherearen hasikerea iragarri euskuen, film guztiek onak izateko gidoi interesgarria be euki behar dabelako.
“Madagascar” ideia erakargarri batetik abiatzen da. Zoologikoko bizimodu erosora ohitutako animaliek natur ingurune batean biziten ikasi beharko dabe. “A priori” asmoa interesgarria da, baina, burutazinoa ona izanagaitik, horrek ez dau esan gura garapena be holakoa izango danik.
Gidoia kaskarra da; alkarrizketek ez daukie ez gatzik ez piperrik; istorioa aurrera doa noraezean, gidoilariek personaiak nora eroan behar dabezan jakingo ez balebe lez; protagonistek ez daukie behar adinako karismarik, ez indarrik; ganera, personaiei ipinitako ahotsek eta bikoizketa lanek be ez dabe asko laguntzen. Hori bai, bost urteko lobeak ez eban zirkinik egin pelikula osoan; berari itzel gustau jakon.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Eric Darnell eta Tom McGrath.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 80 minutu.
- Jatorrizko bikoizketa lana / gaztelania: Ben Stiller/Paco León (Alex lehoia), Chris Rock/Alexis Valdés (Marty zebra), David Schwimmer/Gonzalo de Castro (Melman jirafa), Jada Pinkett Smith/Belén Rueda (Gloria hipopotamoa), Sacha Baron Cohen (Rey Julien lemurea), Cedric The Entertainer (Maurice lemurea), Tom McGrath/Manel Fuentes (Skipper pinguinoa), Christopher Knights/Eduardo Aldán (Private pinguinoa), Chris Miller/Arturo Valls (Kowalski pinguinoa).
- Gidoia: Mark Burton, Billy Frolick, Eric Darnell eta Tom McGrath.
- Muntaia: H. Lee Peterson.