Aita Madinaren doinuak Euskadiko Orkestra Sinfonikoan
Iratxe Ormatza
Aita Medinak bizitzearen zatirik handiena Argentinan eta AEBetan emon eban, nahiz eta Oñatin jaio eta hil (1902-1972). Izan eban ogibideaz ganera, Medinak konposatu be egin eban. AEBetan egon zan bitartean hainbat pieza konposatu eban. Laster Euskadiko Orkestra Sinfonikoak CD bat atarako dau beratzi abestigaz.
‘Los Romero’ taldea Romero familiako kideek sortu eben orain dala lau belaunaldi. Pepe Romero izan zan taldearen ardatza hasieran eta, urteakaz, musika klasikoan leku bat egin dabe. Taldeko kideek Francisco Medinengana jo eben, hareentzat gitarrarako musikea konposatu eian.
Egunotan, taldea Euskal Herrian dabil Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz CDa grabetan. Donostiako Orfeoiak eta Xavier de Maistre Municheko Bavarian Radio Symphonyko arpa bakarlariak be parte hartu dabe CDan.