Sarean  IV. urtea // 117. zenbakia

On-line egunkariak gestionetako SPIP softwarea euskeraz atara dau Internet&Euskadi elkarteak


Bizkaie!

Internet&Euskadi elkarteko kideek hainbat egunkarik, besteak beste, Frantziako 'Le Monde Diplomatique' ezagunak Interneten egunkariak argitaratzeko erabilten dan SPIP softwarearen euskerazko bersinoa amaitu dabe. Oso erraz erabiltekoa da eta dobanekoa ganera eta horri esker mundu osoko talde eta elkarteek erabilten dabe.

Minirézo internauta frantsesen taldeak garatu eban SPIP, Interneten argitaratzeko sistema independente eta librea izateko helburuagaz.

SPIP Interneterako Argitarapen Sistemearen siglea da frantsesez, hain zuzen be. Programa hau doban erabil daiteke GPL lizentziapean, edozein webgunean erabil daiteke, irabazi asmoak izan arren. Aitatutako software barriaren instalazinoak PHP zerbitzaria eta MySQL datu baseak behar ditu.

Oraingoz, SPIP 20 hizkuntzetara itzuli da, tartean okzitaniera, gaskoia, gaztelera, galiziera eta katalana. Hemetik aurrera, euskerea be zerrenda horretan izango da. Osina Talde Ekologistea, Ermua Libertario eta Indymedia Euskalherria lako webguneek, lehendik SPIP erabilten ebenek, euskeraz erabili ahal izango dabe aurrerantzean.