Jan-edanak  IV. urtea // 117. zenbakia

Gazpatxoa


Gazpatxoa

Osogaiak (4 lagunentzat)

 ¾ l. ur.
 4 tomate heldu.
 berakatz ale bi.
 4 koilarakada oliba-orioa.
 2 koilarakada ozpin.
 gatza.
 albahaka-orri bi.
 50 gr. ogi siku.
 Moldeko ogia: 4 ale.

Zelan egin

Lapiko batean, aurreko egunean preparauko dogu nahastea. Horretarako, esan dodan legez, lapikoan jarriko doguz osogaiak; ura, tomateak sei-zazpi zatitan ebagita, berakatz txikitua, oliba-orioa, ozpina, albahakea eta ogi sikua. Dana hozkailuan sartu eta egun batetik bestera itxiko dogu bertan. Hurrengo egunean, dana thurmix-etik pasau eta fresko-fresko hartzeko prest egongo da, gatzez puntuan jarri ostean. Amaitzeko, lagungarri legez moldeko ogia laukitxuetan ebagi eta prijiduta jan geinke. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Ikusitakoak ikusita, esan leiteke uda hau oso beroa izango dala eta, jakina, beroaldietan, gurago izaten doguz janari freskoak, askotan beroa kentzeko egokienak izan ez arren. Izan be, momentuan bertan freskurea igarri arren, ostean bero gehiago igarten dogulako. Beraz, udan be janari beroa edo eta pikantea jatea ez da bape txarra gure gorputza freskoago egoteko.

Baina guk oraingoan zopa hotza preparauko dogu, momentuan momentuko produktu bategaz: tomatea.