Musikea  IV. urtea // 117. zenbakia

Euprel: Euskadiko musikariak bultzatzeko alkartea


Bizkaie!

Azken urteotan, Euskadiko musika taldeen salmentak % 40 inguru gitxitu dirala kontuan hartuta, Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartea (EHDE) eta Euskal Herriko Promotoreen Elkartea (EUPREL) arduratuta dagoz.

Kontuak kontu, zuzeneko musikea gestionetan daben Euskal Herriko 21 management enpresak indarrak batu barri dabez Euprel alkartea sortzeko. Helburu nagusiak sektorea sendotzea eta profesionalizetea dira, eta erakunde publiko zein pribatuakaz batzeko asmoa agertu dabe horretarako.

Sektorearentzat onuragarriak izango diran neurriak lortzeko, hartu-emon zuzen eta eragingarriak izan gura dabez elkartea osotzen daben 21 enpresek erakunde desberdinakaz. Datozen hilabeteotan udalakaz, kultura teknikariakaz, programatzaileakaz eta komunikabideakaz batzartuko dira.

Zuzeneko kontzertuen eragileen alkarteagaz batera, Euskal Herriko Disketxeen Elkartea sortu barri dabe, musika esparruaren interesak defendiduteko. Besteak beste, Get In, Producciones Serrano, KAP, Syntorama, Kalean, Ama Lur, Star Lan eta Gin & Tonic dira Eupreleko kideak, eta zuzeneko musikearen sektorea osotzen dabenen bi herenak hartzen ditu barruan.