Sarean  IV. urtea // 117. zenbakia

Hong Kong, eraso informatikoen jomugea


Bizkaie!

Hong Kong uriko Internet sarea mundu guztiko ‘pirata’ informatikoen jomugea bihurtu da. Prolexic enpresearen arabera, hango ordenadoreen babes-mailea oso bajua da eta horrek ‘zonbi’ ordenadoreen bidez ‘lan’ egiten dabenen atentzinoa erakarri dau. Horregaitik, inguru ha da munduan birus informatiko gehien dagoan lekua.

CIAren datuen arabera, Hong Kong-en atzetik munduan birus informatiko gehien dagozan herrialdea Alemania da. Atzetik Malasia eta Hungria dagoz. Espainia zerrendako hamargarrena da.

‘Zombi’ ordenadoreak birusa daukienak dira, ‘troyano’ deritxanen bidez (mezu elektronikoetan zabaltzen diranak) infektautako ordenadoreak hain zuzen be. Birusa daukien ordenadore horreek guztiek zabaltzen dabe gatxa, minutuko milaka ‘spam’ mezu bialduz. Hainbat zerbitzari hondatzen ditu eta horrek dirua galtzea ekarten dau. Azken urtean, datu ofizialen arabera, Txinako beharginen produktibidadeak behera egin eban birusek eragindako arazoak dirala eta. Ondorioz, 1.060 miloe euro galdu ziran.

Etxean, seguridade gitxiago

Hong Kong banda zabala daukienen munduko lehenengo uria da. Populazino osoaren herena dago konektauta, 4.8 miloe bat lagun. Azken urteotan Sarea seguruagoa izan daiten ahalegin ugari egin arren, etxeko ordenadoreak ez dira bape seguruak.

Egoerearen larritasunaz jaubetuta, internauten alkarteek Parlamentuari deia luzatu deutse, ‘piraten’ erasoak delitutzat joko dituan legea atarateko.