Jan-edanak  IV. urtea // 116. zenbakia

Aingeru-torradea


Zelan egin:

Lehenengo eta behin flanerak beharko doguz.

Ezer baino lehen, azukre eta ur apur bategaz karamelua preparauko dogu. Karamelo 'rubioa' egiteko zartagin batean jarriko doguz ura eta azukrea biak batera, eta surtan jarriko dogu astiro kolorea artu arte. Prest dagoanean, flanera bakotxean karamelo koilarakada bi jarri, eta hotzitzen ixten dogun bitartean, hurrengo masea preparauko dogu: aingeru-torradea, hain zuzen be.

Gorringoak jarriko doguz bol batean. Bien bitartean azukrea eta ura lapiko batean egosten jarriko dogu, almibarra egin arte. Behin irakiten dagoala surtatik atara eta epeltzen itxiko dogu. Ondoren, almibar hau gorringoakaz nahastauko dogu ondo irabiatuz eta ondoren flaneratan jarri behar dira erdiraino beteta.

Amaitzeko, maria bainuan jarri eta laban egosiko doguz 10 minututan, gitxi gorabehera 180ºtara. Hozkailuan hotzitzen itxi eta flaneratatik atara ondoren jateko prest egongo da. On egin.

Beñata Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, asken aldian ez dogu jateko gozorik, postrerik preparau, eta ordua da pastelgintzan be muturra sartzeko. Antxinako errezeta bat egingo dogu oraingoan. Esandako moduan, nahiz eta antxinakoa izan, oraindino gaur egun be estimadua da eta zergatik ez, izan be gauza onak betirako dira. Preparazinoa erraza da eta seguru nago noiz edo noiz probauko dozuela Aingeru-torradea. Jantzi amantala eta goazen ba suetera.

Aingeru-torradea

Osogaiak (4 lagunentzako)

- 16 arrautza gorringo.
- 350 gr. azukre.
- ¼ l. ura.
- 10 vainila hautsa.
- Azukrea.
- Ura.