Kulturea  IV. urtea // 116. zenbakia

‘Euskal Federazino Nazionalak sortu, kirolariak prest’: Euskal Selekzinoaren VII. Eguna Getxon


ESAIT-ren helburu nagusia, nazinoarteko txapelketetan Herri lez parte hartu ahal izateko, Euskal Herriko selekzinoaren ofizialtasuna lortzea da. Taldea, 1995ko udagoienean sortu zan eta ordutik hona makinatxu bat behar egin dabe Euskal Selekzioaren aldeko eretxia sortzeko era guztietako ekitaldiak antolatuz (berbaldiak, kirol jarduerak, Euskal Selekzinoaren egunak...). Bestalde, Eusko Jaurlaritzeagaz, alderdiakaz, federazinoakaz, kirol alkarteakaz, kirolariakaz eta gai honen inguruan dabizan talde eta plataformakaz hartu-emonetan dagoz.

Bizkaie!

Kirolariak prest dagoz. Aurtengo egunaren iragarkia grabetako ESAIT, Euskal Selekzinoaren Aldeko Iritzi Taldearen deia jaso eta pozik hurreratu ziran Algortako Portu Zaharrera Aitziber Juaristi ‘Tzibi’ Athleticeko jokalaria, Mikel Goñi pelotaria, Iñigo Landaluze txirrindularia, Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Amaiur Alfaro marinela.

Aurten, garagarrilaren 3an egingo da Euskal Selekzinoaren VII. Eguna Getxon, Algortako Portu Zaharrean eta egitarau ederra preparau dabe antolatzaileek:

- 10:00 Kalejirea Algortako Metro Plazatik Portu Zaharreraino. (Txistulariak, gaiteroak, dantzariak, trikitilariak, kirolariak…).
- 10:30 Ikurrinaren igoerea eta euskal dantzak + euskal selekzinoaren aldeko sinadura bilketea.
- 11:00 Umeentzako puzgarriak eta rokodromoa.
- 11:00 ESAITbiton (Aerobic).
- 11:30 Euskal selekzinoaren aldeko ekitaldia.
- 12:15 Pirritx eta Porrotx pailazoak.
- 13:15 Bertsolariak (Andoni Egaña, Sustrai Kolina eta Xabi Paia).
- 14:00 Nasapuntakoa.
- 14:30 400 lagunentzako paella erraldoia.
- 15:30 Euskal kantak.
- 16:00 Estropadak.
- 16:00 Txatunga Bembe perkusino taldea.
- 17:30 Herri kirolak.
- 18:00 Arku jaurtiketa erakustaldia.
- 19:00 Sardina jana.
- 19:00 Kontzertua: ZEA MAYS.
- 20:30 Erromeria: AMAIUR.
- 22:00 Jaiaren amaierea suzko zezenagaz.

Egun osoan zehar, barriz, piraguak, fanfarreak, trikitilariak eta UKTEST taldearen eskutik, txalaparta ikastaroa be izango dira.