Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu

Bizkaie! 2008-04-23 14:02   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu bart, Akademiaren egoitzan. Batzarrean, bi erakundeotako ordezkariak izan dira, eta euren arteko lankidetzeari jagokozan hainbat jarduera aztertu ditue.

Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu bart, Akademiaren egoitzan. Batzarrean, bi erakundeotako ordezkariak izan dira, eta euren arteko lankidetzeari jagokozan hainbat jarduera aztertu ditue. Horrezaz gan, Nafarroako Gobernuaren ordezkariek Euskerearen Nafar Institutuaren (ENAI) barri zehatza emon deutsee euskaltzainei. Izan be, ENAI sortu zanetik lehenengo aldiz batu dira, era ofizialean, Euskaltzaindia eta Institutuko ordezkariak. Bestalde, 2008an egingo dituen eginkizunez eta bi erakundeon arteko hitzarmen barriaz berba egin eben.

Batzarrean honakoak izan dira: Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Juanjo Zearreta kudeatzailea eta Pello Telleria idazkariordea. Nafarroako Gobernuaren aldetik, barriz, Carlos Perez Nievas Hezkuntza kontseilaria, Jose Luis González Kabinete burua, Xabier Azanza Euskerearen Nafar Institutuaren zuzendaria, Julen Calvo Formazio zerbitzuburua eta Mikel Aranburu Aholkularitza eta Ikerketa zerbitzuburua.

Aitatu bileran Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak alkarlanean egin beharreko ekimenak aztertu ditue, besteak beste, Euskal Corpus Onomastikoren Nafarroari jagokozan lanen jarraipena, Edu Zelaietaren Baztan-Bidasoa hizkeren azterketa dialektologikoa tesiaren argitalpena, Nafarroako legeen terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldia edota Axularren Geroliburuaren berrikusketea.

Bi erakundeok sinatu behar daben hitzarmen barria be berbagai izan dabe bileran, bai eta 2007ko irailean sortu zan Euskerearen Nafar Institutuagazko hainbat zehaztasun be. Jakina danez, 2007ko irailean sortu zan erakunde hori, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikea garatzeko helburuz. Bere zeregin nagusia nafar administrazinoari euskereari buruzko aholkuak emotea da.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendoa da, aspaldi-aspalditik. Azken hitzarmena 2007ko apirilean sinatu eben bi erakundeok, urte beteko iraupena eban, eta, besteren artean, honako emoitzak izan ditu: Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egiteko batu ziran Nafarroako 3 herritako (Beruete, Donamaria eta Goizueta) grabazinoak emon dira; zenbait argitalpenen preparazinoa, horreen artean Principe de Viana aldizkariaren euskerazko gehigarriaren digitalizazinoa; eta Juan Carlos Lopez Mugartzaren tesi doktoralaren datu-basearen edizinoa. Bestalde, Nafarroako legeen terminologia juridiko-administratiboa be landu da. Beti be ahaztu barik Euskaltzaindiaren lan orokorretan Nafarroako Gobernuak dauen partaidetzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu