Uribe eta Atxaga Europako poesiaren inglesezko antologia batean

Bizkaie! 2008-04-17 19:29   Kulturea

Liburuak XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI.aren hasieran argitaratu daben Europa osoko 270 idazleren poemak batzen ditu.

Kevin Prufer eta Wayne Millar kritikari estadubatuarrek gaur egungo poesia europearra jaso nahi dauen antologia bat atondu dabe ‘New european poets’ izenburuagaz (Graywolf). Liburuak XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI.aren hasieran argitaratu daben Europa osoko 270 idazleren poemak batzen ditu.

Egileen ustez lehen aldia da inglesez gaur egungo poesia europearraren ikuspegi zabala emoten dana. Liburuan Europako tradizino handietako idazleak datoz; inglesez, frantsesez, gaztelaniaz edo errusieraz idazten dabenak. Baina baita euskeraz, gaelikoz edo suomieraz idatzitakoak be. Aukeratutako poemen artean, Bernardo Atxagaren ‘Trikuarena’ eta Kirmen Uriberen ‘Bisita’ datoz.

http://www.graywolfpress.org/
component/page,shop.flypage/
product_id,253/
category_id,0485aa93fa0558fb1f755721e776984d/
option,com_phpshop/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu