Deustuko Zubia eguaztenetik eguenerako gauean zabalduko dabe barritze lanak preparetako

Bizkaie! 2008-04-23 14:03

Deustuko Zubia eguaztenetik eguenera bitarteko gauean zabalduko da, gauerditik goizaldeko 5:30ak arte, hain zuzen be. Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saila zubiaren azterketa sakona egiten ari da, batez be zati mobikorrarena, oso berezia dalako, zubiaren barritze integralari ekiteko beharrezkoak diran lanak zeintzuk diran zehaztuko dauen proiektu bat idazteko asmoz.

Zubiaren barriztatzerako proiektua definiduteko azterketea dala eta, gaur gauerdian hasita zubiaren zati mobikorra zabaldu eta zarratzeko maniobrak egingo dira, instalazino elektrikoa eta zarratu eta zabaltzeko sistemen tresneria mekanikoa zelan dagozan ikusteko.

Horregaitik, ibilgailuen zirkulazinorako zarratu beharko da zubia, eguaztenetik eguenera bitarteko gauean, 00:00etatik 5:30etara, eta ibilgailuak Euskalduna Zubira bideratuko dira.

Deustuko Zubia igarotzeko egitura estrategikoa da Bilboko ibilgailuen zirkulazinorako, bai dagoan tokian dagoalako bai eta bere berezitasunagaitik be, izan be, zubiaren 27 baoetako bat gaur egun be ospakizun batzuetan zabaldu egiten diran bi orri mobikorrez osotuta dago.

Hori dala eta, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak laguntza teknikorako lehiaketa baterako deia egin eban, ikuskapena, laborategiko saioak eta zubia egokitzeko proiektuaren erredakzinoa esleitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu