Amuarraina boilur aromeagaz
Amuarraina boilur aromeagaz
Osogaiak: (4 lagunentzat)
Amuarraina preparetako
4 amuarrain
laupabost berakatz aihen
4 xerra hirugiharre edo beicon
2 ale berakatz
salda apur bat
boilur edo trufa bat
uruna
Berro entsaladea preparetako
kazola bat berro
gatza
oliba-orio birjina
Modenako ozpina
Zelan egin:
Lehenengo eta behin, amuarraina garbitu eta erdiko hazurra kenduko deutsagu preparetan hasi orduko. Ostean, 2-3 zentimetroko zatietan ebagiko dogu. Berakatz aihenak be garbitu eta 2-3 zentimetroko zatiak egingo doguz. Hirugiharrea be laukitxuetan ebagiko dogu. Gero, berroak garbitu eta hostoak aukeratuko doguz. Amaitzeko, boilurra be ebagiko dogu.
Osogai guzti honeek prest daukaguzanean, amuarraina kutxiloagaz apur bat gastau eta urunetik pasauko dogu. Oriotan salteau ostean, koipea kenduko deutsagu. Gero, hirugiharrea gehitu eta sueztitzen itxiko dogu, dana batera. Berakatz aihena gehituko deutsagu eta apurtxu bat sueztitu ostean, saldaz busti eta egosten itxiko dogu dana, amuarraina egin arte, 2-3 minutu edo (saldea dana tapau arte bakarrik bota).
Amaitzeko, amuarraina eginda dagoanean, platerera atara eta ondoan orioz eta ozpinez puntuan dagozan berroak jarriko doguz. On egin.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok. Gaurkoan, orain arte landu ez dogun arrain mueta bat preparauko dogu. Errekako arraina da, amuarraina hain zuzen be. Lur azpiko produktu bategaz konbinauko dogu amuarraina: boilur edo trufeagaz. Konbinaketea oso ona da, amuarrainak berez ez daukalako gustu lar eta boilurrak gehitu egingo deutsolako. Halanda be, gustuak ez dira nahastauko.
Goazen ba suetera, zelan egiten dan ikustera.