Euskaldunok munduan  IV. urtea // 123. zenbakia

Amodio Gutunak mundu osoko euskera ikasleei zuzenduta


Iratxe Ormatza

Villegasko (Argentina) Euskaldunak Euskal Etxeak eta FEVAk euskeraz idatzitako Amodio Gutunak lehiaketea plazaratu dabe. Lehenengo urtea da eta mundu osoko euskera ikaslei zuzenduta dago.

Lehiaketearen helburua euskerazko ikasleen literaturazko sena biztutea da. Lore Markiegi Bahia Blanca herriko euskera irakasleak eta Jose Francisco ‘Kinku’ Zinkunegi, HABEko teknikariak osotzen dabe epaimahaia. Gutunak euskeraz idatzita egon behar dira. Lehiaketeak atal bi daukaz: banakakoa edo taldekoa. Taldeak ezin dira lau persona baino gehiagokoak izan. Lehiakide edo talde bakotxak gutun bana aurkeztu ahal dabe asmautako edo benetakoa dan persona edo personen ingurukoa, prosan idatzita. Lanak gitxienez 100 berbakoak edo orri erdikoak izan behar dabe eta, gehienez, 300 berbakoak edo orrialde osokoak.

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 15ean amaituko da. Sari emonaldia Necocheako Euskal Aste Nazionalean egingo da.