Euskaldunok munduan  IV. urtea // 123. zenbakia

Euskal zinearen identidadea, hizkuntzea eta irudia Rosarion (Argentina)


Iratxe Ormatza

Rosarioko (Argentina) Zazpirak Bat Euskal Etxeak euskal zinearem inguruko liburu bat aurrera ataraten lagundu dau. ‘Identidades, idioma e imagen, seis ensayos sobre el Cine Vasco’ liburua Sergio Fuste eta Ricardo Guiameten lana da. Aurkezpena Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean egin eben. Ekitaldian 80 bat lagun batu ziran. Solasaldiaren ardatz nagusiak ikerketa lanak eta liburuaren egiturea izan ziran. Egileen berbetan, ez zan izan lan erraza, oso gitxi sakondu dalako euskal zinearen ganean.

Aurkezpena Zazpirak Bat Euskal Etxearen lehendakariak, Luis M. Barrandegik, egin eban. Fernando Barrio, Santa Cruzeko argazkilariaren erakusketa be bertan egoan. Euskal Etxeak, proiektuaren laguntzaile lez, liburuaren hainbat ale erosi ditu, beste Euskal Etxeetan banatzeko.