William Douglass irakasleak bere liburutegi partikularra emon deutso Nafarroako Unibersidadeari
Iratxe Ormatza
Nevada Unibersidadeko Euskal Ikasketa Zentroko irakasle (Reno, AEB) William A. Douglassek bere liburutegi partikularra emon Deusto Nafarroako Unibersidade Publikoari. Danetara, 6000 ale baino gehiago dira euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzita, eta antropologiaren gaineko hogeitamar bat aldizkari be badagoz.
Douglass irakasleak eta Pedro Burrillo NUPeko errektoreak oraintsu egin dabe batzarra. Douglassen berbetan, Nafarroagaz eukan zorra kentzeko itxi dau Nafarroako Unibersidadearen esku bere ondarea.
1963an hasi zan antropologiako azterlanetan estadubatuarra, Etxalarren hain zuzen be. Gero Aulestira joan zan. Han ‘Muerte en Murelaga’ idatzi eban. Liburu horren ostean, Bizkaiko eta Nafarroako baserriak konparau ebazan. Baserrien hustuketea izan zan ardatza. Horren inguruan tesia landu eban antropologiako doktoretza lortzeko Chicagoko Unibersidadean. 1967an Euskal Ikasketen Programa martxan imini eban (gaur egun Euskal Ikasketen Zentroa dana) Nevadako Unibersidadean. Zentroaren kordinatzailea izan da azken 30 urteotan eta hainbat ekitaldi bultzatu izan ditu. Aitagarrienetarikoen artean: euskal ikasketen ganeko doktoregoa, urtero agertzen dan aldizkaria eta hainbat liburu euskaldunon ganean, udako ikastaroak Euskal Herrian...
1984an Euskal Herriko Unibersidadeak honoris causa doktore izentau eban; 1988an, barriz, Euskaltzaindiako kide izentau eben eta 1999an Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari Saria eman eutson.