Enologoen eginkizuna eta garrantzia

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Jan edanak
Ikusten dozuen legez, enologoaren beharra ez da bakarrik ardaoa egitea eta aztertzea. Gaur egungo enologoak mahastietara joan beharra daukie, besteak beste, ardaoa egiteko erabiliko dan lehengaia aztertzeko; kalidadezko ardaoa egin gurean, lehengaia kontroleta nahitaezkoa izango da. Sukaldaritzan, kozineruen artean be antzekoa pasetan da, gaur egungo sukaldariak ez dira suetean geratzen, asko merkatuetara joaten dira produktu onenak, freskoenak erostera, beste batzuk, ostera, euren ortua daukie eta beste batzuk baserritarrei bakarrik erosten deutsiez produktuak. Sukaldarien artean sukaldari ezagunak eta ospetsuak dagozan legez ...

Matrix Revolutions

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Filmean behin eta barriz entzuten dan esaldi bat gogora ekarri gura dot; izan be, “hasten dan guztia amaitu egiten da”, baina horrek ez dau esan gura ondo amaitu behar danik. Hori berori pasetan da kasu honetan. Aurreko film bietan efektu berezien erabilpena on-ona izan bazan be, azken zati honetan baliabide horreek guztiz zapuztuta, nahastuta eta desegiturauta agertuko jakuz. Filmaren zatirik handiena Zionen garatzen da, eta eszenatoki hotz eta metaliko honetan erabilitako irudi infografikoek pantaila bete eta ikusleak ito egiten dabe ...

Esnegorri erregosiak urdaiazpiko eta berakatzagaz

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Jan edanak
ESNEGORRI ERREGOSIAK URDAIAZPIKO ETA BERAKATZAGAZ Osogaiak (4 lagunentzako)  400 gr. esnegorri.  100 gr. oliba orio.  Gatza.  Berakatz-atal bi.  100 gr. urdaiazpiko.  Ardao zuria (txikito bat).  Koilarakada bi ogi birrindua.  Perejila. Zelan egin: Behin esnegorriak ondo garbitu ondoren, trapu busti bategaz, gitxi gorabehera, zentimetro bateko zatietan ebagiko doguz. Ondoren, zartaginean lehenengo 50 gr. oliba orioa jarriko dogu. Bertan, su motelean egingo doguz esnegorriak; prozesu hau esnegorriei ura atarateko egiten da, izan be, ur ...

Durangoko Azokea ate joka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Kulturea
Gozetako aukerarik topetan ez dauenak, izango da ez dauelako gozau gura. Julen Gabiria

Hamar urtean, 111.000 elebidun baino gehiago EAEn (IV)

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Euskerea berbagai
Egoerea kontuan, familia bidezko hizkuntza-transmisinoaren, eskolearen eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez euskerearentzat ahal dan hiztun gehien irabazteko pausuak emoten segidu behar da. Era horretara, ez bestela, densidade nahikoa irabazi, euskerearen erabileran eragin eta indarbarritzeko pauso erabagiorrak egingo doguzalako; baina hori be ez da nahikoa. Eskolan edo euskaltegietan euskerea eta euskeraz ikasi daben milaka euskal hiztunen hizkuntza-gaitasuna sendotzen segitzea be garrantzi handikoa da, hatarako, euskeraz bizi ahal izateko aukerak ugaltzea eta eremu publikoan zein pribatuan euskerearen presentzia indartzea erabagiorrak suertauko dira. Hurrengoa ...

Sabino Arana giltzapean

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Halan da be, korreosen telegramea hartu eban beharginak nork bialdu eta zer ipinten eban ikusirik, ez eutson biderik emon eta nagusiari kontau eutson. Biharamunean, maiatzaren 27an, Gobernu Zibilak Epaileari bialdu eutson telegramea, honek Sabino Arana bere aurrera deituz. Sabino Arana Bilbon ez egoanez, Gernikako epaileari emon eutsen Sukarrietan egoan Sabino Arana topetako agindua. Epailearen aurrean Aranak telegramea berea zala baieztau eban. Berak azaldu ebanez, Pedro Grijalbari egindu eutson bialtzeko bera Sukarrietan egoalako eta nahiz eta 26an Bilbora etorri beharra euki ...

Dave Bieter Boiseko Alkate

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gogoratuko dozuen legez, igaz Dave Bieterren ekinbidez eta Pete Cenarruza orduko Estadu Idazkariaren babesagaz, Idahoko Kongresuak Euskal Herriaren autodeterminazioaren alde onartutako Joint Memorialak sekulako zaparradea eragin eban. Euskal Herriak konponbidea behar dauela jakinik eta zeozelako ekarpena egin gurean, hiru puntuz osotutako idatzia aurkeztu eben: indarkeria adierazpide guztiak geldiazotea, bake prozesua abiarazotea eta euskaldunek autodeterminazinorako daben eskubidearen aldeko aldarria egitea. Bizkaie!

Letizia eta printzipitoa

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   eretxia
Lehenengo eta behin, Letizia dibortziatutako emakumea dala entzun dogu. Eta zer? Hamaikatxu bikote desegiten dira Estaduan zehar. Makina bat andra dagoz han hemenka euren bizitza berregin gurean eta ez daukie edozein gizon aukeratzeko eskubiderik? Zalantza barik, bai. XXI. gizaldian gagoz, zorionez. Hori bai, akordetan naz zelako katramilak izan ziran Feliperen aurreko neskalagunen bizimoduaren gainean. Neska horreen gurasoak bananduta egozala, horreetako batek azpiko arroparen desfileak erdi biluzik egin izan dituela eta Amatxu bihotzekoa! zer eta luteranoa zan bera. Jarrera ezin atzerakoiagoa ...

Aho bateko arrakastea

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoako Txapelketea final-aurreetan Euskal Herrian bat-bateko kantuaren plazarik entzutetsuenak txapelketak dira. Gipuzkoakoa ari da jokatzen sasoi honetan eta honezkero badakigu final-aurreetan zeintzuk kantauko daben. Azken laurdenetako saioetan ez da sorpresa handirik izan eta aitatzekoak dira Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren lana -bere ohiko hizkuntza aberats eta poetikoari komunikazino dosi beharrezkoa gehitzen asmau ei dau- eta, guk zuzenean entzundakoen artean, Arkaitz Goikoetxea eta Jon Martin oiartzuarrena, saio polita eta osoa eskaini ebelako Zumaiako saioan. Finalerako hautagaiak dirala erakutsi dabe hirurak. Final-aurretatik kanpo geratutakoen ...

Gaztebi, zirkuitu komertzialetik kanpoko musika taldeak Bizkaiko gazteentzat

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Oraingoz, pare bat kontzertu iragarri ditue baina 2004an zehar aukera gehiago egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Lehenengo kontzertua Chicagoko HIM rock taldeak emongo dau Basaurin, Basozelaiko Kultur Aretoan. Kontzertua zemendiaren 21ean, zapatuan izango da gaueko 21:00etan. Bigarren zita zemendiaren 23an izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan. Kasu honetan, Jazzanova eta Marcos Valle taldeakaz sekulako jaialdia preparau dabe. Musika elektronikoa eta bossa nova elektronikoa gustetan bajatzue ez eizue aukerea galdu. Gero gerokoak. Bizkaie!

San Antonio, potoloen erreinu gaixoa

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   txutxu-mutxuan
Umetatik sortutako usadioa Umeak dira ardurarik handiena sortu eragiten dabenak. Kopuruak arduratzekoak dira bene-benetan. Hiru hilabetetik bost urtera arteko umeen % 13 oso lodi dagoz. Umeek ez dabez jatorduak errespetetan. Mantengai gitxiko janariak sarri jaten ohituta, eten barik iruntsi behar izaten dabe zeozer. Eta jakina danez, eskura daukien eta gustetan jaken guztia jaten dabe. Izan be, guzti-guztiek daukie janari makinetan saltzen diran litxarreriak erosteko adina diru. Ganera, arazoa eskoletako bihotz-bihotzean dago. Texako ikasleek eskoletan jaten dabe egun osoan konsumiduko daben janariaren ...

Goodbye, Lenin!

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Pelikula bat nostalgiaz betetako zirrarea eta umorea sentimentalismo merke barik buztartzeko gauza izaten danean eta ikusleak gogoeta eragiteko beharrezko orekeari eusten deutsonean, filma ona izaten da. Halan da kasu honetan be; istorioa originala da, gidoia bizkorra eta ondo egituratua, eta antzezpen lanak onak; horreek guztiak beharrezko osogaiak izan dira Becker zuzendariak melodrama eta komediaren arteko kontakizun samurra eta barregarria egin ahal izateko. Pelikulea gustura ikusten da, etendura barik eta ikuslea arazo barik mobiduten da aspaldi joaniko aldaketa sasoi baten. Sortaldeko ...

'Sex & Roll' bildumea. Oihuka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz. Gotzon Uribe

Durangora begira, belarriak adi

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Kontuak kontu, hainbat gauza interesgarri topauko dozuez Durangoko azokan burua sartu ezkero. Euskal Herriko disketxeen produkzino musikala oparoa dala argi dago nahiz eta salmentak hain potoloak ez izan; dana dala, zeozelako sormen musikala badagoala egon esan daiteke bildur barik bai gazteei zein helduei zuzendutako proposamen ezbardinetan. Horrezaz ganera, badakizue liburu eskaintza be kontuan hartzekoa izaten dala abenduan, aurten 4tik 8ra bitartean. Azkenik, esan gurako neuke azoka egunetan gau giro aparta egoten dala Durangoko kale eta tabernetan. Ez eizue hutsik egin ...

Frantses erromantizismoaren aurpegi barria

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   sarean
Zelakoa da bikotea topetako sistemea? Lehenengo egitekoa web gunean altea emotea da. Hortik aurrera gure nortasun fitxea beteko dogu: gure personalidadea, gustetan jakuzan gauzak eta gura izan ezkero, gure argazkia edota bideroren bat orrialdean ipinteko aukerea be badago. Horreek datuok gure perfila osotzen dabe eta bakotxari kode bat emoten jako. Aurrerantzean, Meetic horren datutegiak aztertu geinkez eta behar besteko bueltak emon gure bikotea topau arte. Bilaketea errezteko “Meetic Coctail” programea erabili geinke: holan, geugaz bat datozen personalidadeko lagunak arin eta ...

Israel eta Palestina (I): amaiera jakinik bako burrukea

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Bidaide
Kultura ezbardinak Palestinarrak egoera lotsagarrian bizi dira. Kolonizatzaileek sufritzen ez daben eskasia ekonomikoari zelan edo halan aurre egin behar deutsie. Han egondako guztiek baieztatu dabe datu hori eta palestinarren aldarrikapenakaz identifiketan bagara be, generalizetea ez da bape ona. Judutar ortodoxoak eta israeldar moderatuak ezbardindu behar dira. Horretan, bat datoz Virto eta Gastaminza. Kontuan hartu behar da, itxuraz behintzat Israel estadu demokratikoa dala, eta Palestina, ostera, ez. Okupazinoa inondik inora onartu ez arren, Israelek lur emonkor bihurtu dau basamortua eta hori ...

Agoteak: Abderrahmanen ondorengoak, godoak?

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Hori guztia aintzat hartuta, agoteen egoerea ez zan bape erakargarria. 'Odol garbia' probetako egiten ziran azterketetan be, eskekoek argi erakutsi behar eben arbaso agoterik ez izatea, mauru, judu eta Inkizisinoak zigortutakoekaz pasetan zan legez. 1817an eta 1818an, barriro be, Nafarroako Korteak ahalegindu ziran agoteen izen ona ezartzen eta euren kontrako gorrotoa desagertarazoten; horretarako, agote izena ez erabilteko agindua eta erabilten ebanari iraintzaile zigorra ezartzea eta agoteei Nafarroako ganerako herritarren eskubideak aintzatestea erabagi eban. Egunak, urteak eta mendeak aurrera joan ahala ...

San Martinetan txarri okelea (I)

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Jan edanak
Ze mantenugai hartzen dogu txarri okelea jaten dogunean? Beste okela guztiek legez, txarri okeleak ura, proteinak, koipeak, mineralak, bitaminak eta karbohidrato apur batzuk daukaz. Eta jakina, berauen kopurua asko aldatu leiteke txarriaren arraza, adina, sexua, jatekoa, bizi izandako ingurunea, okelea lortzen dogun gorputzeko atala eta okela horrek jasan dauzen transformazinoen arabera. Proteinak Txarri okeleak balio biologiko handiko proteinak daukaz % 18-20ko proportzinoan; beraz, beste okela batzuen –berbarako behi okelearen-parekoa da proteinetan. Karbohidratoak Beste animalia batzuen okelearen antzean, txarri okeleak ez dauka ...