Kulturea  IV. urtea // 128. zenbakia

Euskal Zinemaren Eguna Donostiako Zinemaldian


Bizkaie!

Hainbat ekitaldi berezi antolatu ebezan atzo Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Eguna ospatzeko. Filmak izan ziran, bai, baina beste gauza asko be bai. Euskal zinemagintzearen munduko ekoiztetxe garrantzitsu bik, Alokatuk eta Irusoinek, Aupa Etxebeste! filmagaitik 'Ibaia saria' jaso eben 'urteko proiektu ausartena' izateagaitik. Ganera, galan bertan, euskerazko zinemagintzan izango diran beste hiru filmen trailerrak ikusi ziran: 'Olentzero', 'Farmstastic' eta 'Kutxidazu bidea, Ixabel'.

Horrezaz gan, Benito Ansiola Lekeitioko Zinemaldiaren zuzendariari 'Ama Lur' saria emon eutsen. Ansola parrokoak urte asko daroaz euskerazko zinemagintzearen alde egiten eta, ganera, jaialdi hori da euskerazko filmak eskaintzen dituan bakarra.

Ez dagozanak gogoratuz

Galan, tartetxu berezia izan eban daborduko gure artean ez dagoan Mikel Garmendia aktore ezagunak. Han bertan izan ziran Garmendiaren familiakideak eta txalo artean gogoratu eben 'Joxe Mari' ezaguna.