Zinea  IV. urtea // 123. zenbakia

Les poupées russes


Persona batzuek arazoez inguratuta biziteko bertutea daukie; itaun egokiak egiten dakie, baina ez dabe asmatzen erantzun zuzenik topetan, beharbada erantzunik ez dagoalako edo maitasunaren eta hartu-emonen eremuan gogoetarako tarterik ez daukagulako.

Cédric Klapisch-ek maitasunaren ganean berba egin gura izan dau, gizonezkoek sentidu ohi daben betiko nahigabeaz, hain zuzen. Gizonaren estereotipo horrek bilatzeari ekin eta, gustetan jakon bikotekidea topetan dauenean, berori itxi eta ostera be hasiko da bilatzen, atzean lagatakoa ordura arteko onena zala pentsau arren.

Filmaren abiapuntua, beraz, nahiko interesgarria da. Frantzian, ganera, arrakasta itzela lortu dabe; edozelan be, kontakizuna oso irregularra da, seguru antzean protagonistearen hartu-emonak baino gorabeheratsuagoa; hainbat unetan erritmoa galtzen dau eta metrajea luzeegia da. Beharbada larregi sakondu gura izan dabe protagonisten profil psikologikoan eta ez dabe jakin korapiloa zelan soltau.

Laburbilduz, kontraesanen eremu labankorra gustoko daben personentzat egokia, osterantzean, nahiko gogaikarria izan daiteke.

Joseba Terreros

-Zuzendaria eta gidoilaria: Cédric Klapisch.
-Herrialdeak: Frantzia eta Erresuma Batua.
-Iraupena: 125 minutu.
-Antzezleak: Romain Duris (Xavier), Audrey Tautou (Martine), Cécile de France (Isabelle), Kelly Reilly (Wendy), Kevin Bishop (William), Evguenya Obraztsova (Natacha), Lucy Gordon (Célia Shelton), Irène Montala (Neus), Aïssa Maïga (Kassia), Cristina Brondo (Soledad), Fédérico D'Anna (Alessandro).
-Argazkia: Dominique Colin.
-Muntaia: Francine Sandberg.