Euskerea ikasteko oporrak
Handik eta sei hilabetera pila bereko bi polo horreek bat egingo dabe zinematik urteterakoan eta orduan etorriko da arazoa, etorkizunera begira. Zelan jarraitu, euskeraz ala erderaz? Askok erderearen erraztasunera joko dabe, baina gure bikotean gonadun neskatoak prakak janzten be badaki. Mutikoak euskerea ikasi behar dau.
AEKan apuntau dau. Bere gurasoek ez dabe oso ondo ulertu zertan dabilen egunkarian hainbestetan agertzen dan iluntasunaren erresumako talde horretan, baina euren ardura ezak seme arduratsua daukiela esan deutse.
Hiru hilabete pasau dira eta Alejandrok badaki zelan idazten dan 'bai'. Ikasitako euskera apurra Ainhoagaz eta Ainhoaren txakurragaz baino ez dau praktikan iminten. Hondartzatik paseoan dabizela, maitasunaren sinbolo lez, Alejandrok Ainhoari esan deutso prest dagoala uda honetan barnetegi batera joateko, gurasoei lagunakaz Saloura doala kontauko deutsela, eta Ainhoari laguntzeko eskatu deutso. Alkarri mosu emon eta barnetegiko izen emotea sinatu dabe.
Bost urte bete dira Ainhoa eta Alejandrok euren pelikulea bizitza errealera pasau ebenetik eta orain euskeraz bizi dira. Noizean behin Ainhoak zuzenketaren bat edo beste egiten deutso mutilari. Ez horren sarri, Alejandrok be zer edo zer zuzentzen deutso Ainhoari, euskaldun zaharren orojakiletasuna saboteatuz.
Udako oporraldia ikasten bizi leiteke aspertu barik. Urteak dira barnetegiak antolatzen dirala, euskerea atxaki daukien jai-giro, barre eta partaidetza bidezko ikasketa prozesuak bateratzen dabezan udaleku antzekoak sortuz helduentzat. Urteen podasuz, gero eta jente gehiago animetan da euskera ikastera holako ekimenatan. Esan liteke euskera ikasteko prozesuen heziketa ez formala edo informala dala, baina gauzei izen horreek imintea sano motza da. Ez zan txarto egongo ba euskeraz ez jakitea, barnetegietako giroa probetako, ezta?
Xabier Paia
Danak ez ginan euskaldun jaio mundu honetara. Txikitan euskeraz berba egiten ebenen gehiengoa bai, baina danak ez. Askori gurasoek ez deutsie erakusten zer dan euskerea eta erdal dimentsinoan baino ez dira bizi. Ez dakie zer dan bertso bat, sano arraroa egiten jake euskerea hizkuntza erromantzea izanda horren desbardina izatea eta ez dabe jakiten 'bai' ala 'bye' zein jagokon euskereari. Auzokoa bekainakaz agurtuko dabe etxetik urteterakoan, auzokoaren etxean euskera entzun dabelako inoz; bai auzokoa eta bai bestea, biak kale beretik parajetuko dira tabernetara, baina euskalduna pegatina eta rifa-saltzailez betetako taskan sartuko da, ez bada txosna batera doala; bestea, ostera, puben batera joango da, euskera beste ulertzen dauen ingelesezko kantuakaz dantzatzera.
Gaba batean, barriz, pubetik puberako paseoan euskera ezjakinak neskato eder bat ikusiko dau bere lagunakaz barreka kalean; mahoizko gonea, tirantedun nikia, jaietako zapia, ule luzea eta distirea begietan. Neskatoak berehala igarriko dau mutikoa begira lotu dala eta imantauta sentiduko da sukaldeko aizto artean. Banan-banan, danak bihotzean sartuko jakoz eta une horretan maiteminduko da. 'Baina, zelan maiteminduko naz ni holako tipo bategaz? Markako prakak, Euskal Herriko Surf Federazinoko nikia (eta seguru surf taulatik bezain paraje ibili dala plantxearen taulatik) eta izekoren batek Egiptotik ekarritako lepoko zentzubako bat'.