Kulturea  IV. urtea // 123. zenbakia

Euskal Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko epea zabalik


Bizkaie!

Zemendiaren 16tik 19ra bitartean Lekeitioko 'Ikusgarri' aretoan egingo dan Euskal Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko oinarriak daborduko kalean dagoz.

Aurten be, bertan aurkezteko ikusentzunezko lanak profesionalek zein amateurrek egindakoak izan ahal dira, beti be jaialdiak eskatutako oinarrizko baldintza biak bete ezkero: batetik, euskeraz izatea eta, bestetik, lan bakotxa 30 minutu edo gitxiagokoa izatea. Ezaugarri horreek biak beteten dabezan lanak aukeratu ostean, sormen, argumentu edo dokumental eta erreportajeen sailetan emongo dira, lehenago esandako egunetan.

Sariak

Sail bakoitzean mueta bitako sariak izango dira, batzuk profesionalentzat eta, besteak, amateurrentzat. Sormenezko, argumentuzko eta dokumental edo erreportaje profesional onenak 1.000 euroko saria jasoko dau; bigarrenak 800 euro jasoko ditu. Amateurren artean, lan onenak 600 euro jasoko ditu eta bigarrenak 500 euro. Sari honeez gan, antolatzaileek Bilerara aurkezten dan lanik onena saritu gura dabe sari berezi bategaz.

Epea irailaren 11ra arte

Aurtengo Euskal Zine eta Bideo Bilerak 28. edizinoa beteko dau eta hasieran hartu ebazan oinarriei jarraituko deutse, Euskal Herrian egiten dan euskerazko ikusentzunezko produkzinoa bultzatu eta ezagutzera emoteko lan egiten.