Sarean  IV. urtea // 119. zenbakia

Morgan Freeman aktorearen produkzino-etxeak on line zinema zerbitzua sortu dau


Bizkaie!

Morgan Freeman aktore estadubatuarraren produkzino-etxeak eta Intel enpreseak ClickStar izeneko filiala sortuko dabe 2006rako; enpresa bi horreek Internet bidez filmak eskaintzeko zerbitzua abiarazoko dabe eta asmoa filmak estreinaldiaren egunetik lortu eta on line jartea da.

Pirateriaren kontrako burrukan, erabiltzaileek filmak bajatu ahal izango dabez estreinaldiaren egunean bertan baina, hori bai, aldez aurretik finkatutako kopuruak pagau ostean. Orain arte pirateriaren kontra isunak eta debekuak jarri dabez agintariek baina enpresa bi horreek neurri praktikoak hartzea erabagi dabe, izan be, legez kanpoko eta kalidade eskaseko kopien kontra eurek kalidade handikoak esakiniko dabez.

'Geure helburua zinezale guztiak asetzea da, orain arte eskaini bako filmak jarri gura doguzalako eskura, eta aurrerantzean, pelikulak erostea pirateetea baino errazago izatea' adierazo dau Morgan Freemanek.

Kontuak kontu, proiektuak argi-ilunak daukaz, izan be, leitekeana da produkzino-etxe handiek uko egitea euren filmak ClickStar zerbitzuaren bidez eskaintzeko aukereari, segurtasun neurriak fidagarriak ez diran bitartean. Seguridadearen arloan, barriz, serio jokatzeko asmoa dauka Intel enpreseak.