Euskaldunok munduan  IV. urtea // 119. zenbakia

Rio de la Platako XIX. mendearen hasierako erroldak, mikrofilmean


Iratxe Ormatza

XIX. mendean espainolak Rio de la Platatik eta Argentinako kostaldetik bota eta gero, lehen erroldak egiten hasi ziran. Aurrerantzean, Cehipeko (Entre Rios) Azterketa Historikoen eta Informazinoaren Zentroak erroldak mikrofilmauko dauz. Errolden dokumentuek sano informazino inportantea emoten dabe, batez be, Euskal Herrriko, Italiako, Suitzako eta Frantziako emigranteen gainean. Izan be, horreek ziran, batez be, sasoi batean hara joan ziranak.

Eskualdeko 50.000 dokumentu mikrofilmauko dabez, 1778 eta 1897 bitartekoak. Euren artean egongo dira Justo Jose Urkiza eta Francisco Ramirez presidenteen idatziak, XIX. mendearen erdialdeko esklabuen erroldak eta Europako emigranteek kostaldean sortutako nekazaritzako esparruen ganekoak.

Graciela Baskurlegi Entre Rioseko Artxibo Nagusiaren zuzendariak esan dauenez, Errolden eta nekazaritzako esparruen ganeko artxiboak nazinoarteko dokumentutzat joten dabez, materialak historiako pasadizoak argitzeko balioko dauelako.