Ondarroako Lore-jokuak: Augustin Zubikarai eta XXI. mendea buztartzeko asmoagaz
Lore-jokoak XIX. mendearen erdialdean sortutako mobimentu euskaltzalea izan zan, Iparraldean sortu arren, zazpi euskal lurraldeetan zabaldu zana. Lore-jokoak sortzeko arrazoi garrantzitsuena euskaldunen artean zabal ebilen nortasun-krisia izan zan. Nortasun-krisi hori eragin eben, besteak beste, Iparraldeko gazte askok Hego Amerikara iges egin izanak eta Hegoaldean karlistadak amaitu ostean foruek eratorritako askatasunak galdu izanak.
Iparraldeko Antoine de´Abbadie izan zan Lore-jokoen sortzaile eta bultzatzaile nagusi, bere patrikatik pagetan ebazan eta holako jaialdiak. Hasierako lore-jokoetan olerki-lehiaketak eta herri-kirolak baino ez ziran antolatzen baina denporeagaz, lore-jokoak euskal kulturako arlo guztien erreferentzia bihurtu ziran. Bestela esanda, lore-jokoek euskal kulturearen berpizkundea eragin eben. Horrenbestez, literaturea, antzerkigintzea, musikea, bertsolaritzea, dantzea, irakurketea eta mota guztietako ikerketak bultzatu ziran lehiaketen bidez. Horri esker, asko izan ziran sasoi haretan sortutako euskal artistak. Azkenean, lore-jokoen bidez, nortasun-krisia gainditu ez eze, euskal kultureari etorkizunaren ateak be zabaldu jakozan. Orduantxe jaubetu ziran euskal artistak euskerea zala zazpi euskal lurraldeak batzen ebazan.
Augustin Zubikarai 1914an jaio zan, eta gazte ekin eutson euskal kazetaritza zein antzerkigintzeari. Gerra zibilak be gazte atrapau eban Zubikarai. Jakina danez, gerra zibila amaitu zanean, euskal kultureak momentu txarrak bizi ebazan baina Zubikaraik euskerearen alde lanean jarraitu eban, kultura- eta erlijino-taldeetan buru-belarri beti. Bidegile aparta izan zan. Egin-eginean be, parrokietako eta erlijiosoen ardurapeko aldizkarietan topau eban babesik aproposena Zubikarairen lumak. Bata bestearen atzetik sortu ebazan hainbeste bertso, olerki, artikulu, ipuin zein antzerki-lan.
Lore-jokoen antzera, Augustin Zubikarai be, beste idazle eta adiskide garaikide batzuekaz batera, euskal kulturearen bigarren berpizkundearen benetako motorra izan zan, idazle oparoa, literatura-genero gehienak jorratu ebazan eta. Historia eta herri jakintza be ederto jaso ebazan han eta hemen. Bestalde, aldizkari sortzaile be izan zan, Ondarroa urtekaria eta Arranondo herri-aldizkaria izanik horren adibide.
Lore-jokoakaz zaletu, lehiaketa askotan parte hartu eta sari garrantzitsuak irabazi ebazan. Ganera, lore-jokoek euskal kultureari egiten eutsen mesedea ikusita, lore-jokoen defendatzaile amorratua izan zan. Berbarako, 1964an, Txomin Agirre idazle ondarrutarraren jaiotzearen 100. urteurrena ospatu zanean, lore-jokoen bultzatzaile izan zan. Hortik aurreras, batez be 80. hamarkadan, Kultura-etxeko zuzendari zala, lore-jokoak antolatu ebazan Ondarroan.
Kontauk kontu. lehen aitatutako erronka horreek danak jaso eta erronka horreen ganeko hausnarketa egiteko amesagaz hainbat ekitaldi antolatuko ditu Ondarroako Udalak hiru arlotan:
1.- Lehiaketak (Literatura arloan, Augustin Zubikarairen lana aztertzeko bekea, nobela laburren saria eta itsasoa gai hartuta, euskal olerkigintzea aztertzeko bekea; azterteta zientifikoen arloan, emakumeen parte-hartzea Euskal Herriko gizarte-aldaketetan eta Ondarroa eta itsasoa etorkizunean; musikearen arloan, Konposizio-lehiaketea eta Augustin Zubikarairen olerki bat kantu bihurtzea; argazkigintzan, barriz, Ondarroa ikusgarria argazki-lehiaketea eta sukaldaritza arloan, munduko sukaldaritza-errezeten lehiaketea)
2.- Ikuskizunak (Errenteriako Andre Mari abesbatzaren kontzertua, Augustin Zubikarairen letrak dabezan musika-lanetan oinarrituta, Augustin Zubikarairen antzerki bat (XXI. mendeko inguruabarretara moldatuta, emakumeei buruzko bideoa eta Ondarroako hezkuntza-zentroek preparautako toponimia lantzeko ibilbidea.
3.- Jardunaldiak (Herri-hizkeraren gaineko jardunaldia (Hizkuntzearen aberastasunaren ezaugarri).
Bizkaie!
Garagarrilaren 12an urtebete bete zan Augustin Zubikarai idazle ondarrutarra hil zana. Urtebete geroago, Ondarroako Udalak Augustin Zubikarairen omenez 2006ko udagoienerako lore-jokoak antolatu ditu.
Ondarroako Udalarentzat lore-jokoak antolatzea da Augustin Zubikarairi eskaini leikion omenaldirik onena. Ondarroan antolatuko diran lore-jokoen bidez, Augustin Zubikarai eta euskal kulturea, XXI. mendeko erronkak buztartzea da asmoa. 'Zubikarai bidegile eta bide zabaltzaile izan zan bere garaian eta geuk be gure garaian bidegile eta bide zabaltzaile izan behar dogu' adierazo eban Ondarroako alkate Aitor Marurik. 'XXI. mende hasi barrian makinatxu bat dira erronkak: etorkinen integrazinoa, emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna edota ingurumena. Euskal kultureak badauka zeresana horren guztiaren aurrean. Euskal kulturea eta, batez be, euskerea nahitaez egokitu behar dira erronka barrietara. Euskal kulturea da herri egiten gaituana, berezko eskubideak dituan herri. Euskal kulturea da gure herri-nortasuna defendiduteko bide legitimo eta bakarra. Horixe da euskaldunok batu behar gaituana'.