Kulturea  IV. urtea // 119. zenbakia

Ipuinak: elikagai sekretua, heziketa prozesuan ezinbestekoak

Maitagarriak, letrak eta bidaiak: Xaguzar sail zaharbarrituaren osogaiak


Juan Kruz Igerabideren ‘Joxe Panpin, jostailu saltzaile fin’

Absurdua, umorea eta ironia fina lantzen ditu Igerabidek bere ipuinetan eta oraingoan Joxe Panpinek bere bidaietatik ekarten dituan ipuin eroak jorratu ditu; aarrazkiak, barriz, Lorena Martinezenak dira.

Julen Gabiriaren ‘Metro bateko letrak’

Idazle saritua izan arren, umeentzat Julen Gabiriak idatzitako lehen liburua da. Alfabetoko letrakaz jolasten dau egileak, letra bakotxagaz ipuin bat osotuz. Ipuin dibertigarriak, ipuinakaz eta irudimenagaz jolasean ondo pasau daitekela erakusten dabenak. Ganera, Iñaki Martiarena ‘Mattin’-ek bere magia erantsi deutse ipuinei marrazki irudimentsu, bizi eta umorez betetakoakaz.

Gustavo Martin Garzoren ‘Maitagarrien hiru ipuin’

Martin Garzo punta-puntako idazle saritua da eta betidanik gustau jakoz maitagarrien ipuinak, berak dinoanez, gauza miresgarrien eta jakinduriaren iturri diralako. ‘Maitagarriak garrantzitsuak dira munduan, horreei esker edozer gauza dalako posible eta fantasiarako leiho diralako. Ipuinak, oro har, elikagai sekretua dira, heziketa prozesuan ezinbestekoak’. Itzulpen lana Juan Kruz Igerabidek egin dau eta marrazkiak, barriz, Elen Odriozolak.

Bizkaie!


Txikitxuenentzako literaturan, Xaguzar saila klasikotzat be hartu leiteke, izan be Elkar argitaletxeko haur literaturako sail honetan 130 titulutik gora argitaratu dabez 1986tik hona. Edozelan be, umeak bihar-etziko irakurleak eta gero eta zorrotzagoak dirana jaubetuta, orain arteko nortasunari eutsita baina Xaguzar saila arpegia aldatuta, itxura eta jantzi barri eta modernoagoagaz dator.

Sailak hiru atal ditu: 8 urtetik gorakoentzat (azal horia); 10 urtetik gorakoentzat (azal urdina) eta 12urtetik gorakoentzat (azal gorria). Etapa barriari ekiteko urdin bi eta hori bat argitaratu ditu Elkarrek; beraz, goi mailako hiru egile eta eta beste horrenbeste lan: Juan Kruz Igerabideren ‘Joxe Panpin, jostailu saltzaile fin; Julen Gabiriaren ‘Metro bateko letrak’ eta 2004an Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi eban Gustavo Martin Garzoren ‘Maitagarrien hiru ipuin’. Azken horretan, Juan Kruz Igerabidek egin ditu itzulpen lanak.