Jan-edanak  IV. urtea // 119. zenbakia

Ura: biziteko ezinbestekoa


Uraren funtzinoak:

- Uretan egiten dira bizitzearen errreakzino biokimiko guztiak, hau da, gure metabolismoa. Urik barik metabolismoak ezin dau aurrrera jo eta osasunerako ondorio larriak egon daitekez.
- Gorputzeko likido guztietan ura da disolbente nagusia.
- Prozesu digestiboa uretan egiten da.
- Gorputz-tenperaturea mantentzen dau, izerdiagaz eta larruazalaren transpirazinoaren bidez

Gomendioak

Oro har, egunero 35-40 ml. kilo bakotxeko gomendatzen da; umeek, barriz, 50ml/kg hartu beharko leukie orekeari eusteko. Hau da bi litro baino gehigo egunero gitxienez.

Elikadura normal bategaz eusten deutsagu uraren orekeari. Arazoa agertzen da kanpoko egoerak aldatzen diranean, hau da, beroagaz izerdia eta arnasketearen galerak handitzen diranean. Holakoetan, egarria agertzen da eta pentsau beharko dogu egarria alarma seinalea dala, gure gorputzak momentu ‘larria’ bizi dauelako.

Osasuntsu bagagoz ura edanda konpontzen da arazoa. Edadekoek, barriz, arazo fisiologikoak izaten dabez: gultzurrunen zeregina gitxitu egiten da eta ezin izaten dabe txizaren konzentrazinoa ondo kontralau. Ganera, “egarriaren zentrua” ez dabil ondo edadeagaitik eta askotan egarri seinalea ez da agertzen; beraz, deshidratzinoa errazago ager daiteke.

Umeen ur proportzinoa helduena baino handiagoa da eta ganera, oraindino sendotu bako metabolismoa dabenez, umeak sentiberagoak dira gorputzeko ur kantidadearen gorabeheretan.

Ura gorputzean

- Zelula-barruko ura: zelulen barruan dagoana. Gorputzeko uraren % 55 da.
- Zelula-kanpoko ura: zelulen kanpoan dagoana, gorputzaren likido zirkulatzaileak osotuz: odola (plasma), linfa…% 20 da.
- Ur Interstiziala: zelulen kanpoan dagoana baina ez likido zirkulatzaile lez. Likido hau gehitzen danean, “edemak” agertzen dira, likido-errententzino lez ezagutzen doguzanak. Holakoak ebitetako etenik bako komunikazinoa dago plasma eta interstizial-gunearen artean.

Ur gehiegi edan arren, ez dogu gorputzean gordetan, txizagaz botaten dogu. Urak ez dauka kaloriarik, beraz ez dau loditzen. Udan eta egun beroetan ura eta likido naturalak hartu behar dira bildur barik.

Likido-erretentzinoa agertzen bada, pentsatu behar dogu zeozer ez dabilela ondo. Ur gehiegi edateagaitik ez da erretentzinorik agertzen eta gaixotasun baten ondorioz agertzen dala pentsau geinke: gultzurrunetakoa, kardibaskularra... Pisua hartu badogu nahiko arin eta larruazalean presinoa egikeran seinalea geratzen bada medikuarengana jo beharko dogu jatorria bilatzeko.

Arazo medikuak baztertu ondoren, badagoz etxean egiteko erremedio batzuk:

- Kirola egitea: paseoak, korrika egitea, bizikletan ibilteai, uger egitea…Oinak gora-behera mobidu ezkero, muskuluak aktibau eta ura bonbeau egiten da. Etxean be egin leiteke, berbarako, bizikleta estatikoan, 15-20 minutu egunero. Ugerlekuan edo itsasoan bainaukeran be, hankak eraginez aktibauko dogu zirkulazinoa.
- Gatza baztertu. Gatz gehiegik likidoen errententzinoa eragiten dau. Gatza gitxitu ezkero, barriz, gultzurrunek gatza eta uraren orekea errazago topauko dabe.
- Ur asko edatea: zenbat eta ur gehiago edan orduan eta ur gehiago galduko dogu. Gultzurrunen aktibidadea handia izango da eta errazago galduko doguz gatza eta ura. Kontuak kontu, egunean gitxienez litro eta erdi edatea komeni da (8-9 basokada egunero, 2-3 fruta pieza, entsaladea, baso bete esne). Egarria auki arte ez da itxaron behar. Lehenengo basokadea ohetik jagiten garanean hartu geinke, gauez pilatutako toxinak botateko.
- Diuretikoak ezin dira gure kabuz hartu. Medikuak aginduko deusku beharrizana daukagunean. Botikak dira eta kontu handiz ibiltea komeni da. Dana dala, infusino batzuk onak dira likidoak galtzeko eta barazki batzuk be bai: porruak, zainzuriak, eta barazkien saldak oro har.

Amaia Laforga,
Dietetika eta Gizaki Elikaduran diplomaduna

Udea eta beroa hemen dagoz. Egunotan makinatxu bat aholku entzun doguz beroari zelan aurre egin jakiteko eta duda barik, urak zeresan handia dauka gai honetan.

Gizakiontzat ura nahitaezkoa da, elikagaiak baino inportanteagoa. Asteak egon gaitekez jan barik baina ezin gara bizi urik edan barik. Gure gorputzean, % 20ko ur falteak heriotzea eragin leike eta % 10 galduta ondorio larriak ager daitekez. Gorputzean ez dogu ur-biltegirik eta, beraz, egunero edan behar da galtzen doguna berreskuratzeko. Jaiotzean gure gorputzaren % 75, ura da. Persona helduetan % 60 izaten da, hau da, gorputzaren osogai nagusiena.