Zinea  IV. urtea // 120. zenbakia

Gasteizko Mikeldi zinema-aretoek ateak itxiko dabez


Joseba Terreros

Merkataritza-guneetako zinema-aretoen konpetentziak Gasteizko Mikeldi zinema-aretoak ixtea eragin dau. La Blancako jaiak baino lehen, Gasteizek bederatzi zinema-areto galduko dauz.

Mikeldik pelikula europarrak eta ez ohikoak eskaini dauz 16 urtean, baina ezin izan deutso aurre egin merkataritza guneetako aretoen eskaintzeari.

Jose Luis Ramos kritikoak aurreko astean adierazo ebanez, enpresa multinazionalek belaunaldi barriak atrapetan dabez bizimodu estadubatuarraren bitartez: ‘erosketak egiten joan, zer edo zer jan eta film bat ikusi, dana leku beretik mobidu barik’.

Azken denporaldian, Mikeldik programazino bereziak, prezio onak eta zinema zaleentzako merkealdiak be opetsi dauz; dana dala, ez dau lortu behar beste ikusle bereganatzea.

Josemi Beltran Europako Zinema Barriko Jaialdiko (NEFF) kideak adierazo dauenez, ‘Florida eta Guridi zinema-aretoek abantaila daukie urigunearen erdialdean dagozalako, eta merkataritza guneetako aretoak, barriz, modan dagoz’. Beraren ustetan, areto tradizionalek Sortaldeko eta Europako pelikula onak eskaini behar dabez bizirauteko.