Idahorentzat Eusko Jaurlaritzearen Lagun Onari Saria
Iratxe Ormatza
Idaho estaduak beretzat dauka euskal kulturea. Eta horren adibidea da herri bien arteko adiskidetasuna, kulturea, politikea eta merkataritzea sustatzen dauzela. Horrexegaitik guztiagaitik emon deutso Eusko Jaurlaritzeak Idahori Lagun Onari Saria.
XIX. mendearen amaieran Euskal Herriko, eta batez be, Bizkaiko gazte asko joan zan Idahora. Han artzain ibili ziran. Urteek aurrera egin ahala, ogibidez aldatu eta hobea topau eben euretariko askok. Arlo ekonomikoan, sozialean eta insituzionalean lanpostu inportanteak be izan dabez.
Gaur egun Idahon dagoz AEBtako euskaldun arbasoen ondorengo gehien, Kaliforniaren atzetik. Azken urteetan gero eta pertsona gehiago azaldu dira euren burua euskalduntzat hartuta. Izan be, persona ugarik arbasoek itxitako bidea topau dabe. Antza danez, inmigranteen hirugarren belaunaldiak aurrekoa baino jakinmin handiagoa izaten dau lehen belaunaldiaren inguruan. Antropologian hirugarren belaunaldiaren teoria esaten deutse, hau da, nortasun kulturala barriro topetako gogoa.
Idahoko uriburuan, Boisen, munduko euskal kale bakarra dago. Bertan dagoz euskal etxea, frontoia, ostadu etxe bi, Euskal Museoa, Zenarruza zentroa, eta euskal kutsua daukien tabernak eta ostaduak. Horrezaz ganera, alkarteak be badagoz, dantzakoak, emakumeen alkarteak, musika eskola eta ikastolea...