Sarean  IV. urtea // 119. zenbakia

Euskal Encounter informatika topaketak garagarrilaren 22tik 25era


Bizkaie!

Euskal informatika topaketearen XIII. edizinoa egingo da aurten Bilbao Exhibition Centren garagarrilaren 22tik 25era bitartean.

Euskal Encounter aurtengo informatika topaketarako 3100 ordenadore jarriko dabez antolatzaileek eta 5500 lagun inguru espero dabez.

Edozeinek dauka parte hartzeko aukerea baina, batez be, 15 eta 30 urte bitarteko lagunak izango dira gehien disfrutauko dabenak. Artista digitalak –sceners-, sistema eragile desbardinetako erabiltzaileak edota Linux nahiz Software Libreko erabiltzeak izango dira BECen.

Jokalarientzako be hitzordu garrantzitsua izango da euskal informatika topaketea, izan be, Gamegune izeneko atalean, Half Pipe eta Counterstrike-eko Europako profesional onenek euren indarrak neurtuko dabez. Ganera, jokalari askok euren txapelketa eta lehia propioak antolatuko dabez eta sarean bata besteagaz norgehiagokan ibiliko dira.

Horrezaz ganera, euskal informatika topaketak iraungo dituan lau egunetan ordenadoreakaz lotutako gaiak jorratzeko 15 berbaldi izango dira.

Antolatzaileek bitarteko hobeak jarriko dabez erabiltzaileen eskura aurtengo edizinoan; berbarako, Euskaltelek segundoko Giga bateko Internet konekzinoa jarriko dau, zerbitzua nabarmen hobetuz.

Bestalde, aurreko edizinoakaz alderatuta parte-hartzaileek dutxa, komun eta armairu gehiago izango dabez. Topaketan parte hartu ahal izateko barra-kodea dauen akreditazinoa izan beharko dabe.