Musikea  IV. urtea // 119. zenbakia

Kepa Junkera eta Gontzal Mendibil, folk musikearen aldeko manifestu baten sinatzaileen artean


Bizkaie!

Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAE) bultzatuta, artistek folk musikea babestu gura dabe merkatuaren globalizazinoaren aurrean.

Danetara, 200 bat musikarik eta erakundek "Erroko musikearen aldeko manifestua" izeneko ekimena sinatu dabe, Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAE) bultzatuta. Horren bitartez, artistek "herentzia kulturala" eta autoreen euren lana aldarrikatu nahi izan dabe.

Dokumentuak eragile kulturalen eta alkarte publikoen konpromisoa eskatzen dau, autonomikoak zein estatalak, izan be, euren ustez, musika mota horrek merkatuko globalizazinoaren aurrean herri lez sentiarazoten gaitu.

Ekimenaren sinatzaileen artean hainbat artista euskaldun izan dira, besteak beste, Kepa Junkera, Gontzal Mendibil, Urko, Joxan Goikoetxea, Juan Mari Beltran, Xabi San Sebastian, Ibon Koteron, Donato Goyeneche, Joseba Gotzon, Sabino Lopez de GuereƱo musikariak eta Aztarna, Syntorama eta NO-CD Rekords diskoetxeak .

Artistok jakinarazo dabenez, dokumentuaren helburua nagusia artista eta sortzailea bera babestea da, euren lan eta sormenari esker gure kantutegia berreskuratzen dalako eta, era berean, gure garaiaren testuinguruaren arabera moldatzen dalako.