Elias Amezaga idazle bilbotarra hil da

Bizkaie! 2008-04-14 11:31

Literaturgilea eta ikertzailea 86 urte zituala hil da Getxon. Danetara, 60 liburu baino gehiago idatzi, prentsako zenbait komunikabidetan kolaboratzaile lanak egin eta urte ugari emon zituan euskal idazleak aztertzen.

Elias Amezaga Urlezaga idazlea 86 urte zituala hil da, Getxon, gaixotasun luze baten ondoren.

1921eko abuztuaren 9an Bilbon jaioa, 60 liburu baino gehiago idatzi zituan. Dramagile eta saio idazleak euskal idazleak aztertu zituan. Oviedoko Unibersidadean Zuzenbidean lizentziaduna zan.

Ikasle sasoian, Hierro de Bilbaoeta Oviedoko La Voz de Asturias agerkarietan kolaborazino lanak egin zituan literatura arloan eta, gero, Deia, La Gaceta del Norte, El Diario Vasco, La Hoja del Lunes de Bilbao, El Correo, Diario 16, Egin, Muga, La Voz de Vizcaya, Sancho el Sabio Instituzinoko buletinean, Arbola, Pergola, Letras de Deusto, Historia Contemporanea, Kultura, El Mundo del Pais Vasco eta El Periódico de Alava idatzizko komunikabideetan.

Bizitzako parterik handiena Getxoko dorretxean emon eban, baita artxibo, liburutegi edo hemerotekak (Madrid, Paris, Amsterdam, Coimbra, Salamanca, Simancas) aztertzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu