Astegoien beroa Barakaldon: Euskalsex, Euskadiko II. Nazinoarteko Erakusketa Erotikoa

Bizkaie! 2008-04-11 12:07

Euskadiko II. Nazinoarteko Erakusketa Erotikoa arratsaldeko 16:00etatik goizaldeko 2:00ak arte egongo da zabalik barikuan eta zapatuan; igandean, barriz, eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00ak arte zabalduko ditu ateak. Sarrerak 20 euroko prezioa izango dau eta ikuskizun guztietarako balioko dau.

Euskadiko II. Nazinoarteko Erakusketa Erotikoa, Euskalsex 2008, Barakaldoko Megapark gunean egingo da apirilaren 11tik 13ra bitartean.

Ekitaldiaren antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, Euskalsex 2008 ‘erakusketan ikuskizunaren, artearen, partaidetzearen eta artikulu erotikoen arteko orekea izango da’.

Lehenengo edizinoan bezela, ikuskizun desbardinak eta nazinoarte mailako artista ugari batuko ditu euskal erakusketa erotikoak. Era horretara, 100 ikuskizun erotiko eta porno baino gehiago egongo dira lau agertokitan banatuta, eta 40tik gora artista espero dira.

Horrezaz gan, Carlos Resa erakusketearen zuzendariak azaldu dau euskerearen erabilerea bultzatzearen eta normalizetearen aldeko apustua egiten jarraituko dabela. Gauzak holan dirala, berak zuzenduriko eta Euskadin kokaturiko pelikula porno bat euskerara bikoiztea sustatu dabe.

Euskadiko II. Nazinoarteko Erakusketa Erotikoa arratsaldeko 16:00etatik goizaldeko 2:00ak arte egongo da zabalik barikuan eta zapatuan; igandean, barriz, eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00ak arte zabalduko ditu ateak. Sarrerak 20 euroko prezioa izango dau eta ikuskizun guztietarako balioko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu