EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzietako 2006-2007 ikasturteko lizentziadunek diplomak jasoko ditue

Bizkaie! 2008-04-14 14:57

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeak 2006-2007 ikasturteko lizentziadunei diplomak emateko ekitaldia egingo dau gaur, 18:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian. Ekitaldi horregaz, fakultadearen 30. urteurrenaren ospakizunei hasierea emongo jako.

Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeak bost lizentziatura eskaintzen ditu: Ikus-entzunezko Komunikazinoa; Kazetaritza; Politika eta Administrazino Zientziak; Publizidade eta Harreman Publikoak; eta Soziologia.

Ia 200 tituludun barri izango dira gaurko ekitaldiaren protagonistak eta 800 konbidau bertaratuko dira. Zeremonia honegaz hasiko dira Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea 30. urteurrenaren ospakizunak. Gero, urte osoan, hainbat ekitaldi izango dirala aurreratu dabe EHUko iturriek.

Diplomak banatzeko ekitaldian, besteak beste, honako honeek izango dira: Juan Ignacio Perez EHUko erretorea; Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburua; eta Alfonso Unceta EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko dekanoa. Ekitaldiari amaierea emoteko, EHUko Koruak abestuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu