EHUk V. Tipi-tapa ibilaldia antolatu dau apirilaren 27rako

Bizkaie! 2008-04-15 13:57

EHUko Bizkaiko campuseko Erretoreordetzeak ‘Unibersidadea Tipi-tapa osasunez’ ibilaldiaren bosgarren edizinoa antolatu dau apirilaren 27rako. Ibilaldia ez da lehiaketea izango eta edozeinek parte hartu ahal izango dau, helburua EHU gizartera hurreratzea baita.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko Erretoreordetzeak ‘Unibersidadea Tipi-tapa osasunez’ ibilaldiaren bosgarren edizinoa antolatu dau apirilaren 27rako. Ibilaldia ez da lehiaketea izango eta edozeinek parte hartu ahal izango dau, helburua EHU gizartera hurreratzea baita.

Ibilbidea (15 kilometrokoa luzea eta 6,5ekoa laburra, hamar urtetik beherako umeentzat) Basurtuko Ospitale bilbotarrean hasi eta Bizkaiko campuseko kiroldegian (Leioa-Erandio esparrua) amaituko da. Beraz, Bilbon eta Leioa-Erandion dagozan ikastegiak lotuko ditu, bertako ingurunea ezagutarazoz.

Kontuak kontu, ibilbidea 9:30etan hasiko da Medikuntza Fakultadearen Basurtuko Ospitaleko irakasgunetik (ibilbide laburrerako 10:15ean Alde Zaharreko EuskoTreneko geltokian edo 10:30etan Sondikako EuskoTreneko geltokian) eta hiru ordu eta erdi beranduago amaituko da Leioa-Erandioko campuseko kiroldegian. Hortik dobako autobus zerbitzua egongo da 12:30etatik 14:30ak arte Astrabuduako metro geltokiraino.

Izen-emotea dobakoa eta ezinbestekoa da eta apirilaren 25era arte egin daiteke Bizkaiko campuseko Kirol Zerbitzuko bulegoetan (94-6015894 edo 94-6013162 telefonoetan, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara, edo rovdepor@lg.ehu.es helbide elektronikoan). Ibilbide osoa egingo daben EHUko ikasleek aukera libreko kreditu bat lortu ahal izango dabe. Igazko Tipi-tapan 1.600 lagunek parte hartu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu