EHUk eta Euskaltzaindiak ‘Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria’ aurkeztuko dabe Bilbon
2008-04-15 13:55 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria’ sortu dau, euskerazko ikerketea bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da Euskaltzaindiagaz batera.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria’ sortu dau, euskerazko ikerketea bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da Euskaltzaindiagaz batera.
Sari barriaren aurkezpena bihar, eguaztena, izango da, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko erretoreak, Ludger Mees EHUko Euskera erretoreordeak eta Joseba Lakarra euskaltzain osoak eta EHUko irakasleak egingo dabe.
Aurkezpen ekitaldia eguaztenean, apirilak 16, arratsaldeko 19:00etan izango da Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eta sariaren inguruko zehetasun guztiak azalduko ditue bertaratutakoek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!