Azkarragak bidaia ofiziala egingo dau Argentina, Bolivia eta Perura
2008-04-11 16:27 Euskaldunak munduanBisitea Argentinan hasiko da. Han berbaldi bat emongo dau La Platako Unibersidadeko Zientzia Juridiko eta Sozialen Fakultadean, Zuzenbide Politikoari buruzko ikastaro baten barruan. ‘Euskal gatazka eta Nazinoaren eta Estaduaren arteko hartu-emonak’ da hitzaldiaren izenburua.
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak datorren astelehenean, hilaren 14an, ekingo deutso bidaiari Buenos Airesen (Argentina). Hortik aurrera, Santa Cruz (Bolivia) eta Cuzco (Peru) urietara be joango da.
Bisitea Argentinan hasiko da. Han berbaldi bat emongo dau La Platako Unibersidadeko Zientzia Juridiko eta Sozialen Fakultadean, Zuzenbide Politikoari buruzko ikastaro baten barruan. ‘Euskal gatazka eta Nazinoaren eta Estaduaren arteko hartu-emonak’ da hitzaldiaren izenburua.
Astelehen horretan bertan, arratsaldez, Maiatza Plazako Amen Alkarteak antolatutako ‘Oroimena eta Giza Eskubideak’ mintegian parte hartuko dau Azkarragak, Buenos Aireseko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadean.
Jardunaldiaren aurretik, Nortasunaren Eskubidearen aldeko Arreta Zentroa eta Maiatza Plazako Amen Etxe Historikoa bisitauko ditu Azkarragak, eta mintegia amaitutakoan, lan-bilerea izango dau Francisco Etxeberria auzitegiko antropologoagaz, Mercedes Dorotti antropologoagaz eta Marcelo Castillo Maiatza Plazako Amen Familia Artxibategi Biografikoaren koordinatzaileagaz.
Martitzenean, Boliviako Santa Cruzera joango da, eta eguazten arratsaldean beste berbaldi bat emongo dau, ‘Autonomia: eredu juridiko, politiko eta ekonomikoaren azterketea’ izenburupean, Santa Cruz de la Sierrako Unibersidade Pribatuko Areto Nagusian.
Azkarragaren bidaia Perun amaituko da. Eguenean, Hugo Gonzalez Cuzco Eskualdeko presidenteagaz batzartuko da, eta, horren ondoren, Eskualdeko Kontseiluaren Bilkuran parte hartuko dau. Han ‘Eskualdeko Gobernuko Pertsonaia Prestua’ ohorezko goraipamenaren zeremonia izango da.
Barikuan azken bilera bat izango dau bertako Botere Judizialeko magistratuakaz eta, horren ondoren, San Antonio Abad Unibersidade Publikora joango da; han be berbaldia emongo dau eta ostean erretore eta erretoreordeagaz batzartuko da. Unibertsitate horrek ohorezko goraipamena emongo deutso Azkarragari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!