IV. Animabasauri, apirilaren 18tik 25era

Bizkaie! 2008-04-11 16:45   Barriak

Animabasauri 4.0. Animabasque animazinoko zinemaldian bi lehiaketa ofizial izango dira, film laburrena eta film luzeena. Edozelan be, bestelako ekitaldiak be aurreikusi ditue, besteak beste, Animazinoa Ikasgeletan ekimena, gaztetxuentzako animazino emonaldiak, Hego Korean eginiko animazino filmei buruzko ziklo berezia, Kimuak atala, umeentzako filmak eta musika kontzertuak.

Lehiaketei jagokenez, 10 film lehiatuko dira luzeen atalean. Hona hemen zinemaldiko antolatzaileek aukeratutakoak: Desmond & The Swamp Barbarian Trap (Magnus Carlsson, Suedia, 2006), Egon & Dönci (Adan Magyar, Hungría, 2007), Papelucho eta Martiztarra (Alejandro Rojas Téllez, Txile, 2005-2007), RH+ Sevillako Bampiroa (Antonio Zurera eta Angel Izquierdo-Espainia, 2007), Isidoro, pelikula (Jose Luis Massa-Argentina, 2007), One night in a city (Jan Balej, Txekiar Errepublika, 2000), Patoruzito 2, Abentura Handia (Jose Luis Massa, Argentina, 2007), Dragon Hunters (Guillaurme Ivenrel eta Arthur Qwak, Frantzia-Luxemburgo-Alemania-2008), La Reine Soleil (Philippe Lecrerc, Belgika-Frantzia-Hungria-2007), La Crísis Carnivora (Pedro Rivero, Espainia, 2007).

Beste alde batetik, aurtengo herrialde konbidatua Hego Korea izango da. Seoul Animation Centre-ren produkzinoa izango da, hain zuzen, urtero herrialde bati dediketan jakon ziklo bereziaren protagonistea. Seoul Animation Center, Seoul Business Agency-k (SBA) zuzendutako erakundea da, animazinoaren industria eta marrazki bizidunak sustatzeko helburuagaz.

Azkenik, zinemaldi honen egoitza ofiziala Basauriko Social Antzokia izango dan arren, Basauriko kulturguneetan zein Arizko Torretxean be ikusi ahal izango dira Animabasauriko lanak. Horrezaz gan, Euskal Herriko Unibersidadean, Bilboko FNAC-ek eta Deustuko Renoir zine-aretoetan be izango da zer ikusi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu